Pretorioko prefektura (Erromatar Inperioa)

Pretorioko prefektura[1] edo pretoriar prefektura (Latinez: praefectura praetorio; grekoz, hainbat izenekin ἐπαρχότης τῶν πραιτωρίων edo ὑπαρχία τῶν πραιτωρίων) Erromatar Inperio berantiarraren banaketa administratibo handiena zen, diozesiaren mailatik gora, eta pretorioko prefekto baten ardurapean zegoen. Pretorioko prefekturak Konstantino I.aren agintaldian sortu ziren (K.o. 306-337) eta IV. mendearen azken herenean bere gutxi gorabeherako behin betiko egitura lortu zuen. VII. mendera arte iraun zuen Ekialdeko Erromatar Inperioan, Bizantziar inperioko agintari zen Heraklioren erreformek prefekturaren boterea murriztu zutenean eta musulmanen konkistek Ekialdeko Erromatar Inperioan thema-en sistema berria hartzera behartu zutenean. Hala ere, prefekturako administrazio-aparatuko elementuek Bizantziar Inperioan IX. mendearen lehen erdira arte iraun zutela dokumentatu da.[2][3]
Oro har, lau pretorioko prefektura nagusi existitu ziren, noizbehinka eraldatu izan baziren ere:
- Galiako pretorioko prefektura
- Italiako pretorioko prefektura
- Ilirikoko pretorioko prefektura
- Ekialdeko pretorioko prefektura
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Analak eta Historiak. in: Klasikoak 2000. Bilbo, 51 or. ISBN 84883030205..
- ↑ Sancho Gómez, Miguel P.. (2011). «El prefecto del pretorio: una figura dominante de la política romana en el siglo III» POTESTAS. REVISTA DEL GRUPO EUROPEO DE INVESTIGACIÓN HISTÓRICA. RELIGIÓN, PODER Y MONARQUÍA. (4): 69–86. doi:. (kontsulta data: 2025-03-29).
- ↑ «La Prefectura del Pretorio: Auge y “declive” de un cargo militar romano» Realidad, ficción y autenticidad en el Mundo Antiguo: La investigación ante documentos sospechosos. Antig. crist. (Murtzia) XXIX: 375-406. ISSN 0214-7165..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Mapas hitóricos. Bajo Imperio romano (307-476 d.C.)» Tesorrillo.