Primum vivere deinde philosophari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esaldiaren euskarazko umorezko aldaera: "edozein filosofia baino, hobe fideo zopia.

Primum vivere deinde philosophari (euskaraz Lehenengo bizi, ondoren filosofatu, latinezko aipu bat da. Burua bi belarrien artean izan beharrean, gauza guztiei buruz teorizatzen dutenei ohartzeko erabiltzen da. Maiz aurretik benetako bizitza bizi eta eskarmentua bereganatu beharrean, alferrikako gogoeta luzeetan denbora galtzea dela; alegia, pragmatikoa eta egunerokotasunean bizi behar dela eta betekizunei jaramon egin behar zaiela, ez ameskerietan galdu eta benetako mundutik isolatu. Laburbilduz: filosofatu ahal izateko, lehenbizi bizi egin behar dela, bizitzako eginkizun batzuk eginak egon behar dutela.

Aipuaren egilea Thomas Hobbes ingeles filosofo eta matematikaria dela uste da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]