Prince of Darkness (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Prince of Darkness (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1987
Jatorrizko izenburua Prince of Darkness
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, fantasiazko filma eta zombie filma Itzuli
Iraupena 102 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Carpenter
Gidoigilea(k) John Carpenter
Antzezlea(k)
Donald Pleasence
Jameson Parker
Victor Wong
Lisa Blount
Alice Cooper
Anne Marie Howard
Dennis Dun
Dirk Blocker
Susan Blanchard
Joanna Merlin


[[Kategoria:Victor Wongek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Dennis Dunek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Joanna Merlinek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Larry J. Franco
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Edizioa Steve Mirkovich
Ekoizpen-diseinatzailea Daniel A. Lomino Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Carpenter
Argazki-zuzendaria Gary B. Kibbe
Fikzioa
Kontakizunaren tokia eliza eta Los Angeles
Argumentu nagusia Naturaz gaindiko fenomeno
Kanpo loturak
www.theofficialjohncarpenter.com/pages/themovies/pd/pd.html

Prince of Darkness (euskaraz Iluntasunaren Printzea), 1987ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako beldurrezko film bat da. Donald Pleasence, Lisa Blount, Victor Wong eta Jameson Parker aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatu eta berehala, beldurrezko generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen. The Thing (1982, "Gauza") eta In the Mouth of Madness (1995, "Erokeriaren Ahoan") filmeekin batera John Carpenterren "Apokalipsiaren Trilogia" osatzen du.

Bitxikeria gisa, Alice Cooper rock abeslari eta izar ospetsua ere agertu zen, batere solasaldirik ez duen etxegabe beldurgarri baten papera antzeztuz.

Soinu banda minimalista eta iluna da, filma oso ongi girotzen duena, Carpenter berak konposatua, eta 1980ko hamarkadako ohiko sintetizagailu elektronikoak erabiltzen ditu.

Kritikariek filma estrenatu zenean gogor jipoitu zuten, baina 3 milioi dolarretako aurrekontuarekin 14 milioi dolarretako diru etekinak lortu zituen, eta hori baina garrantzitsuagoa, Carpenter bere hasierako filmeen estilo, estetika eta narratibara bete-betean itzuli zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Apaiz batek (Donald Pleasence) Satan beraren gordelekua Los Angeles hiriko abandonatutako eliza baten sotoan antimateria-likido berde moduan topatu berri duelako ustea du. Birack (Victor Wong) fisika irakaslea eta haren ikasle taldearen laguntzaz apaizak Iluntasunaren Printzea sotoko zilindro itxurako gordailu batean gorderik eta ihes egin gaberik mantentzeko zientzia proiektu bati ekingo dio. Baina berehala zerbait beldurgarria jazotzera doala eta giro txar eta desatsegina adierazten duten seinaleak emango dira: supernoba berri baten aurkikuntza, eguzki-eklipsea jazotzea, txingurri, ar eta zomorro ugarien agerpenak, eliza dagoen auzoko etxegabeen portaera arraro eta beldurgarria...

Gaizkiaren indarrek ikasle taldea elizatik atera ezinik mantenduko du, orduan ikasleek Gaizkiraren gizakien mundurako ailegatzea ekiditeko Deabrua berberaren aurka borrokatu beharko dutela jabetuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]