Priscilla Presley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Priscilla Presley
Priscilla Presley 2014.jpg
(2014)
Bizitza
Izen osoa Priscilla Ann Wagner
Jaiotza Brooklyn1945eko maiatzaren 24a (75 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita James Wagner
Ama Ann
Ezkontidea(k) Elvis Presley  (1967ko maiatzaren 1a -  1973ko urriaren 9a)
Bikotekidea(k) Marco Garibaldi (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa, idazlea, ekintzailea, zinema aktorea, telebista-aktorea, telebista aurkezlea, ekoizlea, telebista-ekoizlea, oroitzapen-idazlea, gidoilaria, abeslaria eta zinema ekoizlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zientologia
IMDb nm0001636
priscillapresley.com

Priscilla Ann Beaulieu Wagner (Brooklyn, New York, 1945eko maiatzaren 24a), Priscilla Presley izenaz ezagunagoa, AEBetako aktore eta enpresaburua da. 1967an Elvis Presley musikariarekin ezkondu zenean, ospetsu egin zen. Elkarrekin alaba bakarra izan zuten: Lisa Marie Presley. Bikotea 1972an banandu eta 1973an dibortziatu zen.

1983an hasi zen aktore lanetan, The Fall Guy telesailean agerpen bat egin zuenean. Urte hartatik aurrera, eta 1988ra arte, bigarren mailako lan garrantzitsu bat izan zuen Dallas telesailean. Ondoren, The Naked Gun: From the Files of Police Squad! filmarekin egin zuen estreinaldia. Honen ostean, beste ekoizpen batzuetan agertu zen, hala nola Las aventuras de Ford Fairlane eta Austin Powers: Misterioso agente internacional filmetan. Azken urteetan, 2008an Dancing with the Stars telerrealitate programan eta 2019an Wedding at Graceland filmean parte hartu du.

Aktore lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Priscilla Presleyk oso gaztetatik erakutsi zuen emanaldirako interesa. Hala ere, Elvis Presley bere senar ohia hil ondoren bihurtu zen aktore. Kontratu desberdinetan parte hartzeko proposamenak jaso izan bazituen ere, Elvisek ez zion edozein motatako karrerarik egiten utzi.[1][2]

1980tik 1981era bitartean, ABC kate estatubatuarreko Those Amazing Animals telebista-saioaren aurkezlea izan zen. 1983an, bere lehen pertsonaia interpretatu zuen (Sabrina Coldwell), The Fall Guy telesaileko atal batean. Urte berean, aktoreak Sandy Redford interpretatu zuen Love Is Forever telefilmean.[3]

1983ko amaieran, Dallas telesailean lana lortu ondoren, bere karrera hobetzen hasi zen. Han "Jenna Wade" izan zen, Patrick Duffyk interpretatutako pertsonaiaren neska-laguna. Presley 1988ra arte egon zen Dallasen. Urte hartan, programa uztea erabaki zuen, pertsonaiarekin zuen desadostasuna zela eta.

1988an, The Naked Gun: From the Files of Police Squad! filma egin zuen Presleyk, Leslie Nielsen komikoarekin batera, non Jane Spencerren papera interpretatu zuen. Filmak arrakasta komertzial handia izan zuen. [4] Bere hurrengo filma, baita komedia bat ere, 1990eko The Adventures of Ford Fairlane izan zen. Aurreko film luzeak ez bezala, The Adventures of Ford Fairlane filmak arrakasta eskasa izan zuen. 90. hamarkadan, The Naked Gun! filmaren bi jarraipenetan jardun zuen berriro Jane Spencer bezala: From the Files of Police Squad!, The Naked Gun 2½: The Smof Fear (1991) eta The Naked Gun 33⅓: The Final Insult (1994) filmetan.

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003az geroztik, Dream Fundazioaren enbaxadorea izan da Presley. Gaixo terminalak dituzten helduentzako eta haien familientzako egoitza du Santa Barbaran.

Hedabideetako txostenetan, Presleyk Scientology Eliza utzi zuela zabaldu zen 2017. urteko urrian. Txosten horiek berehala ukatu zituen. [5]

2013an, Tennessee Ag-Gag lege-proiektuaren aurka hitz egin zuen Presleyk, Bill Haslam Tennesseeko gobernadoreari bidalitako gutun batean. Presleyk Elvis bere senar-ohiak zaldiei zien maitasuna aipatu zuen, eta baita proiektuaren neurriek animaliek jasotzen duten krudelkerian ikerketan oztopatuko zuela eta zaldientzako eta baserriko beste animalia batzuentzako babesak murriztuko zituelaren kezka azaldu zuen. [6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Año Título Papel Notas
1983 Love Is Forever Sandy Redford Telebista filma
1988 The Naked Gun: From the Files of Police Squad! Jane Spencer
1990 The Adventures of Ford Fairlane Colleen Sutton
1991 The Naked Gun 2½: The Smell of Fear Jane Spencer MTVko "Musurik onena" sarirako izendatua
1994 The Naked Gun 33⅓: The Final Insult
1997 Austin Powers: International Man of Mystery Priscilla Presley Agerpena
1998 Breakfast with Einstein Keelin Telebista filma
1999 Hayley Wagner, Star Sue Wagner Telebista filma
2019 Wedding at Graceland Priscilla Presley Telebista filma
Televbista
Año Título Papel Notas
1980-1981 Those Amazing Animals Priscilla Presley
1983 The Fall Guy Sabrina Coldwell Atala: "Manhunter"
1983-1988 Dallas Jenna Wade
1993 Tales from the Crypt Gina Atala: "Oil's Well That Ends Well"
1996 Melrose Place Enfermera Benson Atala: "Peter's Excellent Adventure"

Atala: "Full Metal Betsy"

Atala: "Dead Sisters Walking"

1997 Touched by an Angel Dr. Meg Saulter Atala: "Labor of Love"
1999 Spin City Marie Paterno Atala: "Dick Clark's Rockin' Make-Out Party '99"

Atala: "Back to the Future IV - Judgment Day"

2008 Dancing with the Stars Priscilla Presley

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «What really happened at Babel» Social Work 1977-07 doi:10.1093/sw/22.4.301 ISSN 1545-6846 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  2. Victor, Adam. (2008). Elvis Encyclopedia. , 415–419 or..
  3. «Love is Forever» Fandango . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  4. «The Naked Gun» Fandango . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  5. (Ingelesez) Priscilla Presley. 2020-04-14 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  6. (Ingelesez) Priscilla Presley. 2020-04-14 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]