Prison Break
Prison Break (euskaraz Espetxeko Ihesa) AEBtako espetxe batean girotutako telesail bat da. 2005eko abuztuaren 29tik 2009ko maiatzaren 15era 4 denboraldiz aireratu zen eta denera 81 atal izan zituen. Dominic Purcell, Wentworth Miller, Robin Tunney, Peter Stormare, Amaury Nolasco, Marshall Allman, Wade Williams, Paul Adelstein, Robert Knepper, Rockmond Dunbar, Sarah Wayne Callies, William Fichtner, Chris Vance, Robert Wisdom, Danay García, Jodi Lyn O'Keefe eta Michael Rapaport aktoreek antzeztu zuten.
Paul Scheuring-ek sortu zuen telesail hau. Espainian lehen aldiz 2005eko urriaren 27an atera zen lehen aldiz La Sexta kanalean. 1., 2. eta 4. denboraldiak 22 pasarte zituen bakoitzak, aldiz 3.ak 13 izan zituen soilik.
2015eko abuztuaren hasieran, Fox kanalak esan zuen bosgarren denboraldi bat egongo zela 9 pasartez osatua. Denboraldi hau, gertakari guztien amaieraren ostean gertatu zenaz doa. 4. denboraldia, 2017ko apirilaren 4an atera zen eta Espainian aldiz 10ean.
Prison Break: The Final Break (Prison Break: Azken Ihesa) zeritzon telefilma bat izan zuen, bai eta Prison Break: Proof of Innocence (Prison Break: Errugabetasun Froga) zeritzon spin-off telesaila ere.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Michael Scofield (Wentworth Miller) egoera etsigarrian dagoen gizon etsitua da. Bere anaia Lincoln Burrows (Dominic Purcell) heriotzera zigortua eta Illinoisko Fox River Estatu Espetxean noiz exekutatuko duten zain dago. Proba guztiek bere anaiaren erruduntasuna adierazten duten arren, Michaelek haren errugabetasunean sinisten du, hortaz, banku bat ohostu eta poliziek bere burua atzeman dezaten utziko du, hori baita bere anaiarekin batera espetxe gela berberean egoteko duen aukera bakarra. Helburua: biak elkarrekin ihes egitea.
Michael Scofield (Wentworth Miller)
Telesailaren zenbait aktore, Amaury Nolasco, Robert Knepper, Wade Williams, Sarah Wayne Callies eta Wentworth Mille, eta ekoizle exekutiboa, Matt Olmstead
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dominic Purcell: Lincoln Burrows
- Wentworth Miller: Michael Scofield
- Robin Tunney: Veronica Donovan
- Peter Stormare: John Abruzzi
- Amaury Nolasco: Fernando Sucre
- Marshall Allman: Lincoln "L. J." Burrows Jr.
- Wade Williams: Brad Bellick
- Paul Adelstein: Paul Kellerman
- Robert Knepper: Theodore "T-Bag" Bagwell
- Rockmond Dunbar: Theodore "T-Bag" Bagwell
- Sarah Wayne Callies: Sara Tancredi
- William Fichtner: Alexander Mahone
- Chris Vance: James Whistler
- Robert Wisdom: Norman "Lechero" St. John
- Danay García: Sofia Lugo
- Jodi Lyn O'Keefe: Gretchen Morgan
- Michael Rapaport: Donald Self
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Wentworth Millerrek antzeztutako telesailak
- Dominic Purcellek antzeztutako telesailak
- Amaury Nolascok antzeztutako telesailak
- Robert Knepperrek antzeztutako telesailak
- Paul Adelsteinek antzeztutako telesailak
- Rockmond Dunbarrek antzeztutako telesailak
- William Fichtnerrek antzeztutako telesailak
- Robert Wisdomek antzeztutako telesailak
- Wade Williamsek antzeztutako telesailak
- Jodi Lyn O'Keefek antzeztutako telesailak
- Marshall Allmanek antzeztutako telesailak
- Leon Russomek antzeztutako telesailak
- Robin Tunneyk antzeztutako telesailak
- Muse Watsonek antzeztutako telesailak
- Lane Garrisonek antzeztutako telesailak
- Peter Stormarek antzeztutako telesailak
- Michael Rapaportek antzeztutako telesailak
- Stacy Keachek antzeztutako telesailak
- Cress Williamsek antzeztutako telesailak
- Stacy Haidukek antzeztutako telesailak
- James Hiroyuki Liaok antzeztutako telesailak
- Dylan Minnettek antzeztutako telesailak
- 20th Century Foxek ekoitzitako telesailak
- Original Filmek ekoitzitako telesailak
- Foxeko telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- Misterio-telesailak
- Chicagon girotutako telesailak