Prithvi Narayan Shah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Prithvi Narayan Shah
Prithvinarayanshah.jpg
Coat of arms of Nepal (1962–2008).svg
Nepalgo errege

1768ko irailaren 25a - 1775eko urtarrilaren 11 - Pratap Singh Shah (en) Itzuli
monarka

1743 - 1768ko irailaren 25a
Nara Bhupal Shah (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Gorkha District (en) Itzuli1722ko abenduaren 25a
Herrialdea  Nepal
Heriotza Devghat (en) Itzuli1775eko urtarrilaren 11 (52 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Aita Nara Bhupal Shah
Ama Kaushalyawati Shah
Ezkontidea(k) Narendra Rajya Lakshmi Devi (en) Itzuli
Seme-alabak
Leinua Shah dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa

Prithvi Narayan Shah (nepaleraz: पृथ्वी नारायण शाह; Gorkha, 1722 - Devghat, Nuwakot, 1775eko urtarrilaren 11), Nepalgo erresumaren fundatzailea eta lehenengo erregea izan zen.

XVIII mendean Nepal elkarren artean borrokatzen zuten hainbat erreinu txikiz osaturik zegoen. Prithvi Narayan Shah Gorkhako erreinuko erregea zen, bertan Shah dinastia hasi zuen Dravya Shah (1559–1570) errege gurkharen 19. ondorengoa hain zuzen ere. 1743an izendatu zuten errege.

Zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1768an ondoko erreinuak konkistatzeari ekin zion, bere helburua Katmandu hartu eta Himalaiako erresuma handi bat sortzea zelarik. Garai hartan Bhaktapur zen hiriburua baina Katmandu hiri handiena. Orduan Katmandun Indra Jatra festibal sonatua ospatzen ari zirela aprobetxatuz, sorpresaz egin zuen eraso eta erraz nagusitu zen hirian. Bhaktapurrek hiri isolatu gisa jarraitu zuen Newarien eskutan, baina Prithvi Narayanek Shah dinastiari hasiera eman zion Nepalen. Gurkhen zabalkundea ere etorri zen eta gaur egun Sikkim eta Darjeeling (India) bezalako tokietan beraien ondorengoak aurkitzen dira.

Nepalgo erresuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Tibetekin istilu ugari izan zituen bai eta merkatal harremanak apurtu ere. Hegoaldean Indian zeuden britainiarrei aurre egiteko aldiz Nepal erabat itxi zuen atzerritarrik bere lurretan sartu ez zedin.