Edukira joan

Probabilitate teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Probabilitate-teoria» orritik birbideratua)
Probabilitate teoriaz zoriz mugitzen den partikula baten ibilbidea eredua egin da, mugimendu browndar izeneko ereduaren bitartez.

Probabilitate teorian probabilitatea baliatu eta aztertu egiten duten eredu matematikoak biltzen dira. Probabilitate kontzeptuan oinarrituz, zorizko aldagaiak, probabilitate banaketak, zorizko prozesu edo prozesu estokastikoak biltzen ditu, besteak beste, errealitatean hautematen diren ziurgabetasunezko sistemak (eguraldia, ekonomia, ...) irudikatzeko. Horrela, fisika kuantikoan oinarrizko tresna da, partikulen mugimendu aurrez ikusezina eredua egiteko orduan. Probabilitatearen emaitza ezagunak dira zenbaki handien legea eta limitearen teorema zentrala, ziurgabetasunezko sistemetan epe luzerako joerak nolakoak diren erakusten dutenak. Estatistikari ere oinarri matematikoa eskaintzen dio, bere teknikak eta prozedurak zorroztasunez eratzeari begira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]