Probako merkatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Probako merkatua produktu berri bat esparru mugatu batean eta kantitate txikietan probatzeko erabiltzen den eremu geografiko edo demografiko bat da. Produktuak merkatuan orokorren izango duen harrera probatzeko erabiltzen da.

Zenbait abantaila baina baita ere desabantaila dituzte probako merkatuek. Lehenik, abantailei dagokienez, produktuaren harrera nolakoa izango den ikus daiteke, produktuak akatsen bat daukan egiazta daiteke, etorkizunean izango dituen salmentak ondoriozta daitezke eta marketin politika ezberdinen eragina ikuskatzea ahalbidetzen du.

Desabantailei dagokienez, normalean, probak garestiak dira, eta horrez gain, hautatu den laginak populazio osoaren errealitatea ez islatzea gerta liteke eta emaitza faltsuak eman. AUrrekoaz gain, produktua gutxi erosten bada, denbora mugatua denez, lehenengo erosketa aztertu daiteke baina ez ondorengoak. Gainera, probaren bidez askotan ezin dira merkataritza estrategia guztiak aztertu eta lehiakideek ohartarazi daitezke enpresaren asmoez, berrikuntzaren abantaila galduz.