Probestu
| Probestu | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | antzinako lanbidea |
Probestu, prebost [1] edo prebostea [2] erregearen agentea zen, Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenetan justizia administratzeaz eta erregearen ziren lur eta ondasunak kudeatzeaz arduratzen zena.
Probestuak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian egon ziren kardugunak izan ziren; Nafarroako eta Frantziako erresumetan izan baitzuten garrantzia berezia administratzaile hauek, antzeko funtzioak betetzen zituzten seneskal eta baileekin batera. Donostiaren kasuan, 12. mendeko Nafarroako Erregeak emandako foruan, jasotzen zen haren izenean probestua eta alkatea, biak urtero hautatuko zirela.[3] Donostian bada 21. mendean Probestu plaza izenekoa ere.
Gaztelako erresuman ere izan ziren probestuan, eta kasu honetan hiribilduen eta kontzejuen administrazioaren parte ziren, non kargu inportantea ziren, botere nahi zutenak lortu nahi izaten zutena, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoan, 12. mendetik aurrera, lurralde hauek Gaztelak bereganatu zituenetik.[4]
Hurrengo mendean terminoak hartu zuen aguazil karguaren esanahi bertsua euskaraz, herrietan ordenaren mantentze eta polizia funtzioen adierazgarria.[2] Gipuzkoako Batzar Nagusientzako polizia funtzioen adierazgarri ziren preboste, amabi edo merio karguak.[5]
Errege edo agintari baten ordezkari bakan bat adierazteko ere erabili izan da hitza euskaraz: "Faraoiaren jauregiko prebost ejiptuarra" aipatu zuen Pierre Urtek bere Biblia itzulpenean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Urte, Pierre. (c. 1700). «Pierre Urte: Ethorkia eta Ilkhitzea» www.armiarma.eus (kontsulta data: 2025-05-09).
- 1 2 «OEH - Bilaketa - Probestu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ Etxegarai, Karmelo. (1908). «Donostiako Fueroa» RIEV 2.2: 118. (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Casado, Imanol Vítores. (2018-07-12). «La prebostad de las villas vascas: origen y transformaciones (siglos XII-XVI)» Studia Historica. Historia Medieval 36 (1): 107–133. doi:. ISSN 2445-3595. (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ de Lizarrazpi, M. (1956). «De re historica: Gipuzkoa'ren asierak» Euzko-Gogoa (1956ko martxoa-apirila) (Ibinagabeitia Proiektua) (kontsulta data: 2025-05-09).