Produktu karteraren osaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Produktu karteraren osaketa enpresak bere produktu lerroaren sakontasuna handitzeko duen modu bat da. Artikulu gehiago gehitzean datza artikulu berri hauek eta zaharrak maila berdinean egonda. Lerroa osotzeko oinarrizko bost arrazoi daude:

1.     Enpresaren nahia mozkin gehiago lortzeko.

2.     Batzuetan banatzaileak kexatzen dira lerroan artikulu gutxi daudela eta salmenta horiek ez galtzeko.

3.     Enpresaren salmentak gutxitzen direnean maila bereko produktu bat baino gehiago izateak enpresari salmentak ziurtatzen dizkio.

4.     Enpresak modu honetan liderra eta lerro osoa izaten saiatuko da, adibidez hamar produktu izatean probabilitate handiagoa egongo da liderra izateko, bi produktu izatean baino.

5.     Honen bidez, enpresak, lehiakideak urrun mantentzea bilatuko du.

Dena den, lerroaren gehiegizko handitzeak eragin dezake lehenik zeuden produktu batzuen salmentak jaistea.