Produzkio-kostuen balioaren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eskaria eta eskaintzaren zergak.svg

Ekonomian, produkzio-kostuen balioaren teoria bertan inbertitutako gastuaren araberakoa da, bai lanaren ordainketari dagokionez, baita irabazien arabera ere. Kostuak produkzio-faktoreetako edozeinek osa ditzake (lanak, kapitalak edo lurrak barne) eta zergak.

Teoriak zentzua hartzen du etengabeko eskalara itzulerari buruzko hipotesiaren arabera eta produzitu gabeko produkzio-faktore bakarraren existentziaren arabera. Hauek, ordezkapen ezaren teoremaren hipotesiak dira(beharrezko argibideak). Hipotesi hauen arabera, salgaien iraupen luzeko prezioa, salgai horren sarrera-kostuen baturaren berdina da, interes-gastuak barne.

Teoriaren garapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, teoria horien defendatzaile ezagunena Adam Smith da. Piero Sraffak, "David Ricardo-ren lan kolektiboen" lehen liburura sartzean, Smith-en "gehituz" teoria aipatu zuen. Smith-ek, prezio naturalak merkatuko prezioekin kontrastatu zituen. Gainera, merkatuko prezioak prezio naturalen baitan joan beharko luketela teorizatu zuen, non irteerak igo beharko zirelarik< berak deitu zion "eskari efektiboaren mailan". Maila honetan, Smith-en merkantziaren prezio naturalak, alokairuen, irabazien eta soldaten tasa-naturalen baturaren araberakoak izango dira, eta alokairuak produkzioko sarrerengatik ordaindu beharrekoak dira. (Smithek alokairuaren prezio determinatzailea edo prezio determinatua den ala ez adierazten du). Azken ikuspegia beranduago ekonomilari klasikoarekin egiten duen adostasuna da, Ricardo-Malthus-West-en errentaren teoriarekin).

David Ricardo-k produkzio-kostuen prezioaren teoria, lanaren balio teoriarekin nahastu zuen, non geroago, Eugen von Böhm-Bawerk-ek eta beste batzuk ulertuko zutelarik. Teoria honek, prezioak proportzionalki, merkantzia batean jasotzen den lan sozial aldera joan ohi izaten direla adierazten du. Ricardok teoria hori ezartzen du Ekonomia Politikoko eta Zergen printzipioen lehen kapituluaren hasieran. Balioaren lanaren teoria ere baztertzen du kapitulu horren ondorengo ataletan.

Taknaga-k interpretazio berri bat garatzen du, esanez, Ricardo-k hasieratik produkzio- kostuen balioaren teoria bat zuela eta ekonomia politikoko eta zergen printzipioen testuetan oinarritutako interpretazio koherenteagoak aurkezten direla bertan[1].

Errebindikazioaren ustezko eraldaketa arazo bihurtu zen geroago. Karl Marxek, teoria hori kapitalaren lehen bolumenean hartzen du, esanez oso argi daukala teoria hori faltsua dela abstrakzioetako maila baxuenetan. Honek, era guztietako argudioak sortzea ekarri zuen, benetan David Ricardo-k eta Karl Marx-ek esan nahi izan zutenaren inguruan. Hala ere, badirudi ekonomia klasikoko buruek eta Marxek prezioaren lanaren teoria baztertzen zutela, esplizituki[2].

Zehaztutako prezioen kostuen teoria ezberdina “neo-Ricardian eskolako” Piero Sraffa-k eta bere jarraitzaileek burutu zuten. Shiozawa-k, Ricardo-ren produkzio-kostuen balioaren teoriaren interpretazio berritzaile bat azaldu zuen.

Bestalde, Poloniako Michal Kalecki ekonomilariak zehaztutako prezioen kostuak (fabrikazio eta zerbitzuak, adibidez) eskariaren arabera zehaztutako prezioekin (nekazaritza eta erauzteko lehengaiak, adibidez) bereizi zituen.

Merkatuko prezioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatuaren prezioa kontzeptu ekonomiko ezaguna da: merkatuan eskaintzen den edo merkaturatzen den produktu edo zerbitzuaren prezioa. Interesgarria da batez ere mikroekonomien azterketetan.

Merkatuaren balioa eta merkatuaren prezioa orekatuta egongo dira, merkaturako eraginkortasunaren baldintzapean bakarrik.

Ekonomian, eskala errendimenduak eta eskala ekonomikoak erlazionatuta daude beraien artean, eta ekoizpen eskala igotzen denean zer gertatzen den azaltzen dute. Kontzeptu ezberdinak dira ordea, trukakorrak ez direnak.

Lanaren balioaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanaren balioaren teoriak teoria ekonomikoak dira, merkantzien benetako balioak, horiek ekoizteko beharrezkoak diren lanekin lotzen direlarik..

Aipamen asko daude lanaren balioaren barruan, non elementu komun bat, trukeko ondasun edo zerbitzu baten "balioa" ekoizteko beharrezkoa den lanaren zenbatekoaren berdina edo proportzionala dela (edo izan ohi dela) den. Bertan, ekoizpenean erabiltzen diren lehengaiak eta makinak ekoizteko beharrezkoak diren lanak barne egongo dira.


Balore teorikoen lan ezberdinak XIX. mendearen erdialdean nagusitu ziren ekonomialari klasikoen artean. Teoria hau, batez ere Adam Smith eta David Ricardo-rekin lotzen da. Orduz geroztik, Marxen ekonomiarekin bat egin ohi izan da, non ekonomialari nagusien artean modernitatearen hurbiltasun marjinalaren menpe dagoen.

Zergak eta diru-laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergak eta diru-laguntzak, ondasun eta zerbitzuen prezioa aldatzen dute.

Bi kasu bereiz ditzakegu:

  • Higiezinen saltzaileen gaineko zerga marjinalak hornidura kurba ezkerrera eramango du, bi hornidura-kurben arteko distantzia bertikala unitate bakoitzeko berdina izan arte. Beste aldagai guztiak berdin mantenduz, honek, kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa handituko du (non merkatuko prezio berriaren berdina izango den) eta saltzaileek jasotzen duten prezioa berriz, murriztu egingo da.
  • Produkzioaren gaineko marjinalitateak hornidura-kurba eskuinera eramango du, bi hornidura-kurben arteko distantzia bertikala unitate bakoitzeko diru-laguntzen berdina izan arte. Beste aldagai guztiak berdin mantenduz, kontsumitzaileek ordaindutako prezioa murriztu egingo da (merkatuaren prezio berriaren berdina izango dena) eta ekoizleek jasotzen duten prezioa berriz, handituko egingo da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Structure of the theory of value of David Ricardo
  • Donald F. Gordon, "What was the Labor Theory of Value", American Economic Review Papers and Proceedings, V. 49, n. 2 (May 1959): 462–472
  • Shiozawa, Y. (2016) The revival of classical theory of values, in Nobuharu Yokokawa et als. (Eds.) The Rejuvenation of Political Economy, May 2016, Oxon and New York: Routledge. Chapter 8, pp.151-172.