Prokne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Prokne
Antonio Tempesta - Tereus Philomela Procne.jpg
Prokne semearen burua aurkezten Tereo erregeari. 16. mendeko Ovidioren Metamorfosiaren edizio batetik, Antonio Tempestaren grabatua.
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Formak hegaztia
Familia
Aita Pandion I.a
Ama Zeuxippe Itzuli
Ezkontidea(k) Tereo
Seme-alabak Itys Itzuli
Anai-arrebak Filomela


Prokne (antzinako grezieraz: Πρόκνη, Próknē) greziar mitologiako pertsonaia da, Pandion Atenasko errege mitikoaren alaba, Traziako errege Tereoren emaztea. Tereo senarrarekin eta Filomela ahizparekin istorio tragiko baten protagonista da. Ovidio poeta latindarraren Metamorfosiak lanean aurki daiteke Filomela, Prokne eta Tereoren istorio hori. Euskaraz, Juan Mari Mendizabalek itzuli zuen Ipuin Ankerrak bilduman, Filomela eta Prokne izenburuarekin[1]. Xerezaderen Artxiboa literatur podcast-ean grabatu zuen halaber Ana Morales itzultzaileak[2].

Prokne Trazian zelarik Tereorekin ezkondua, ahizpa Filomela joan zitzaion bisitan, eta Tereok Filomela bortxatu egin zuen, eta bortxatu ondoren, mihia moztu krimena sala ez zezan. Baina tapiz bat ehunduz Prokne ahizpari jakinarazi zion gertatua Filomelak, eta ahizpek mendekua egin zuten. Proknek Tereorekin zuen semea hil egin zuten, eta sukaldatu erregeari jaten emateko. Oturuntza antropofagikoa amaitzeko, jakin zezan Tereok zer gertatu zen, semearen burua zerbitzatu zioten plater batean.

Tereok, amorruak erotuta, aizkora bat hartu eta ahizpak hil nahi izan zituen. Ihes egin zuten Filomelak eta Proknek basorantz, eta ihesi zihoazela laguntza eta barkamena eskatu zieten jainkoei, txori bihurtzeko, arren, ihes egiteko. "Filomela basoetako urretxindor bilakatu zen; Prokne, berriz, enara bihurtu eta bere jauregiko dorrean pausatu zen", dio Ovidiok[3]. Jainkoek, gainera, Tereo bortxatzailea ere txori bihurtu zuten, minik gehiago egin ez zezanː argi-oilar bihurtu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio» armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-02.
  2. «FILOMELA ETA PROKNE, Ovidio» blogak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-02.
  3. «Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio» armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-02.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]