Proletario

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
1911n argitaratutako irudia. Bertan klaseen funtzionamendua eta mailakatzea irudikatzen dira.

Proletarioak edo proletariotza (proletario latineko proles-etik, leinua edo oinordekotza) langile klaseko jendeari erreferentzia egiteko terminoa da. Hauek ez dute ez ondasunik, ezta ere produkzio mediorik, beraz, beraien lan indarra burgesei saltzera behartuta daude bizirauteko. Maiz langile klasearen parekidea da.

Industria Iraultzaren ondorioz agertu zen gizarte sail berria da, industriako langileek osatua. Estatu liberalaren lorpenaren ondoren hauek bihurtu ziren mugimendu aurrerakoiak burgesia kontserbakorraren aurrean, bere eskubideak bermatzeko elkarte edo ideologia politikoak sortuz, sindikatuak edo sozialismoa esterako.

Jatorria eta terminoaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proletarioa Antzinako Erroman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termino hau Erromako Inperioan sortu zen. Bertan, proletarii-ak ziren klase baxueneko biztanleak eta ez zuren ondasunik, bakarrik prolea (seme-alabak) zuten armadari ekarpenak egiteko. Gaio Marioren erreformak iritsi arte, ezin zituzten armak eduki edota armadan parte hartu.

Proletariiak seigarren klaseko biztanleak ziren, izan ere, ondasunak zituzten 5 klase zeuden.

Proletariotza XVI. mendeko Ingalaterra eta Frantziar Iraultzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoa, Erdi Aroan desagertua, Ingalaterran agertu zen berriro XVI. mendean laugarren edo azken klase soziala izendatzeko. Hitzaren erabilera XVIII. mendera arte erabili zen, denboran zehar aldakuntza batzuk jasanda.

Frantziar Iraultzan, terminoak esanahi berri bat hartu zuen. Proletariotza eskubiderik gabeko langile klasea zen, baina bere egoeraren kontzientzia zuena.

Esanahi positibo hau, esanahi negatiboa zuen lunpenproletario hitzarekin batera aurkeztu zen.

Proletarioa teoria marxistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proletarioaren kontzeptua, gizarte industrialean dabilen langile-klase esplotatua bezala, kontzeptu premarxistetan eta sozialistetan agertzen da XIX. mendearen lehen bi hamarkadetan.

1840ko hamarkadaren bigarren erdialdean, proletarioaren kontzeptua komunistek lantzen dute, gehienbat Friedrich Engels eta Karl Marxek. Terminoa beraz, ondasunik gabeko eta lan-indarra eta haurrak izateko ahalmena duen behe klasea izendatzeko erabiltzen da. Hauek burges edo kapitalistaren antagonikoak izango lirateke.

Terminoak beraien lan-indarra saltzen duten soldatapeko langileei egiten die erreferentzia. Teorian, proletarioaren prezioa, merkatuen legeetara moldatzen da eta ondorioz, gradualki beherantz joango da, lan-demanda handitzen doalako.

Proletariotza Agiri Komunistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxek eta Engelsek 1848an argitaratutako Agiri Komunista saiakeran munduko proletarioak elkartzera gonbidatzen zituen iraultza komunista aurrera eramateko, "burgesiaren zapalkuntzatik askatzeko" eta proletarioen diktadura ezartzeko, ondoren berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko bide moduan.

Marxismoak proletariotza eta burgesia antagoniko bezala kokatzen ditu; izan ere, proletariotzaren nahia soldatak ahal diren altuenak izatea da eta burgesiarena ahalik eta baxuenak izatea. Horregatik klaseen arteko borroka sortzen da, Marxek historiaren motor gisa hartzen duena.

Proletariotza eta produkzio garaiak - XIX-XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxengandik hasita, eztabaida honek klaseen arteko borrokaren historia guztia zeharkatu du: kapitalismoaren eta kontrako bidean daudenen arteko borroka denboragatik borroka egitea da. Marxentzat, "lapurreta" honek, erotasun teoria bati zegokion, beraz, eztabaida konplexuagoa bihurtu zen. Kate-produkzioak, langileak produkzio-denboren gain zeukan kontrola galtzea ekarri zuen.

"Hirugarren klaseko bagoia", Honore Daumier-en margoa.

Kronologia motz bat eginez: industrializazioaren aurreko artisauak kontrol totala zuen bere lanean; geroago, erlojua azaldu zen eta produkzio industrial primitiboak daten bitartez antolatutako produkzio eredu bat sortu zuen, kultura kapitalista sustatzen zuena. Geroago, makinak determinatzen zuen produkzioaren kantitate minimoa, langilearen lan denborak kontrolatuz. Momentu horretan salatu zuen Marxek esplotazioa; kate-produkzioak, langileria engranaje bat bihurtzea eragin zuen.

Kate-produkzioaren adibide bat.

1973ko krisi ekonomiko mundialak, langileriaren denbora-kontrol kapitalistaren proiektua prestatu zuen. Toyotismoa fordismoagatik aldatzen duten baseak bultzatzen dira hemen, sistema neoliberalaren oinarria, alegia. Honen ezaugarriak, flexibilitate laborala, antolakuntza industriala eta denbora eta lanaren arteko erlazio berri bat izatea dira. Txilen, 1975-1978 bitartean egiten da lehen aldiz, esperimentu gisa, sistema honekin funtzionatzen duen eredua. 1980tik munduan zehar zabalduko dena, Thatcher eta Reaganen gobernupeetan, neoliberalismo izeneko programan. Hemen langilearen produkzio-denborak minimora jaisten dira, langileengan kontrol totala izanez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]