Proposta per les Illes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uharteetarako proposamena
El Pi-Proposta per les Illes
Presidentea Jaume Font Barceló
Idazkari nagusia Josep Melià Ques
Sorrera 2012ko azaroaren 2a
Egoitza nagusia Palma Mallorcakoa
Ideologia politikoa Balear erregionalismoa, autonomismoa, zentrismoa, liberalismoa
Kideak 1,002 (2017an)
Gazte erakundea Joves per les Illes
Eserlekuak erakundeetan Balear Uharteetako Parlamentua
3 / 59

Alkatetzak
10 / 68

Zinegotziak
95 / 925
el-pi.com

Proposta per les Illes (euskaraz Uharteetarako proposamena) edo El Pi Balear Uharteetako alderdi politiko autonomista eta zentrista da, 2012ko azaroan sortua hainbat alderdi nazionalista eta erregionalistaren baturarekin, tartean Convergència per les Illes (Unió Mallorquina alderdiaren ondorengoa), Lliga Regionalista de les Illes Balears, Unió Menorquina eta Es Nou Partit. Alderdiaren presidentea Jaume Font da, Lliga Regionalistako buru izandakoa, eta idazkari nagusia berriz Josep Melià, Convergènciako buru izandakoa. Joves per les Illes gazte erakundearekin lotura du.[1] Mallorca, Menorca eta Eivissako alderdien batura denez gero hiru uharteetan ditu ordezkariak, eta Balear Uharteetako Parlamentuan 3 legebiltzarkide ditu.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdiak moderazioaren eta elkarrizketa politikoaren aldeko apustua egiten duela dio, dogmatismoa eta postureo politikoa kritikatuz. El Pi-ren baloreak zentrismoa eta autonomismoa direla diote, era berean Balear uharteetako hizkuntza, kultura eta ohiturak sustatzeko zein babesteko lan eginez.[2] Politikoki zentroko ororen alderdi balearista gisa definitzen dute euren burua.

Alderdiak jatorri nazionalistak eta erregionalistak ditu, beraz autonomista-balearista kontsideratzen dute euren burua, uharteen autonomia eta hizkuntza sustatzeko beharra azpimarratuz, "uharteen identitate-ikurrak" diren heinean.

Alderdiaren buruzagiak zerrenda ireki eta desblokeatuen bidez hautatzen dituzte, "zintzotasuna eta gardentasuna" bermatzeko. Erreferente gisa Kanariar Koalizioa dute, eta Estatuko beste alderdi nazionalista batzuekin ere badute harremana, tartean EAJrekin.[3][4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko martxoan Convergència per les Illes alderdia sortu zen, Josep Melià buru zuela, oinarri ideologikoetan zentro-eskuinekoa, liberala eta balearista zena, Unió Mallorquina alderdiaren (2011ko otsailean desegitakoa) ondorengoa. Bestalde, 2011ko otsailan Lliga Regionalista de les Illes Balears alderdia sortu zuen Jaume Font Barcelók. Font ingurumen sailburua izan zen Balear Uharteetako Gobernuan, baita Sa Poblako alkatea ere, Alderdi Popularrarekin, baina alderdia utzi zuen kultura eta hizkuntza-politiketan desadostasunak zirela eta.[5][6]

2011ko udal hauteskundeetan eta hauteskunde autonomikoetan bi alderdiak banaturik aurkeztu ziren, baina 2012ko ekainean elkartze-prozesu bat martxan jarriko zutela iragarri zuten, Es Nou Partit d'Eivissa eta Unió Menorquina alderdiekin batera.[7] Prozesu horren emaitza izan zen Proposta per les Illes Balears, 2012ko azaroaren 2an aurkeztua. Alderdi honetara batu ziren, era berean, Sud Unificat de Colònia zein Nous Independents Locals-Lliga (Colònia de Sant Jordi), Aliança Liberal Manacor (Manacor) eta Independents Marratxí (Marratxí) udal-mailako alderdiak.[8][9][10]

2013ko martxoaren 14an, alderdiaren sortze-kongresua baino bi egun lehenago, Antoni Pastor Balear Uharteetako Parlamentuko diputatua eta Manacorreko alkatea alderdira sartu zen presidenteorde gisa.[11] PPren diputatua izan zen, baina alderdia utzi zuen 2013an, PPren gobernuak hezkuntzan murgiltze-eredua ezabatzeko nahia erakutsi zuenean, hau da, transmisio-hizkuntza bakarra katalana izatearen aurkako proposamena.[12]

Ordezkaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balear Uharteetan 95 zinegotzi eta 10 alkate ditu, baita 1000 alderdikidetik gora ere.[13] Alderdiaren zuzendaritza Mallorcako 14 kidek, Eivissako 7 kidek eta Menorcako 7 kidek osatzen dute.[14] Uharte bakoitzak bere zuzendaritza-organo propioak ditu.

2013 eta 2015 bitartean Antoni Pastor diputatua izan zuten Balear Uharteetako Parlamentuan, honek Alderdi Popularra utzi ondoren. 2015eko hauteskunde autonomikoetan hiru diputatu eskuratu zituen, botoen %7.96arekin.

2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan ez zuen ordezkaritzarik lortu Balear Uharteetan 6. postuan gelditu ondoren, eta ez zen 2016ko hauteskundeetara aurkeztu.

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioan aurkeztuko da EAJ, Kanariar Koalizioa, Compromiso por Galicia, Geroa Bai eta Demòcrates Valencians alderdiekin. PIren hautagaia zerrendako 5. postuan joango da.[15][16][17][4]

Hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balear Uharteetako Parlamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Botoak Aulkiak Egoera Posizioa
# % ±ep # ±
2015 34,237 %7.94 +2.0
3 / 59
Green Arrow Up Darker.svg3 Oposizioa 5.a
2019
0 / 59

Espainiako Gorte Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balear Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diputatuen Kongresua
Data Botoak Aulkiak Posizioa
# % ±ep # ±
2015 12,910 %2.7
0 / 8
6.a
2016 Ez zen aurkeztu
2019 11,671 %2.25 -0.45
0 / 8
7.a
 
Senatua
Data Botoak Aulkiak Posizioa
# % ±ep # ±
2015 28,653 %4,04
0 / 5
6.a
2016 Ez zen aurkeztu
2019
0 / 5

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Neix Joves per les Illes, les joventuts d'El Pi» Ara Balears 2018-09-04 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  2. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial «La formación de Jaume Font y Josep Melià se denomina Proposta per les Illes» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  3. (Katalanez) «El Pi anuncia avui l’adhesió d’Antoni Pastor al nou partit» dBalears 2013-03-13 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  4. a b (Gaztelaniaz) EFE «Coalición Canaria y Proposta per les Illes Balears concurrirán juntos a las elecciones europeas de 2019» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  5. «Jaume Font crea la Liga Regionalista Balear un día después de dejar el PP | Baleares | elmundo.es» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  6. (Gaztelaniaz) Mallorca, Diario de «Jaume Font deja el Partido Popular» www.diariodemallorca.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  7. «Menorca.info - El nuevo partido de Balears se basa en Coalición Canaria» web.archive.org 2012-06-30 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  8. (Katalanez) «Els Independents de Marratxí també se sumen al projecte de Font i Melià» dBalears 2013-03-12 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  9. (Gaztelaniaz) Mallorca, Diario de «Sud Unificat de la Colònia se suma al PI junto a Convergència per les Illes y NIL-Lliga» www.diariodemallorca.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  10. (Gaztelaniaz) El PI aglutinará a los militantes de la Lliga, SUD y Convergència en Ses Salines.
  11. (Katalanez) «Antoni Pastor s'integra en el PI com a vicepresident» dBalears 2013-03-14 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  12. (Katalanez) «La il·lusió de tenir veu a Madrid i la llengua, eixos del congrés d’El Pi» dBalears 2013-03-17 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  13. (Katalanez) Admin (2017-04-05) «EL PI CELEBRARÀ EL SEU II CONGRÉS BALEAR EL 13 DE MAIG SOTA EL LEMA “CREIXEM AMB TU”» El Pi . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  14. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial «Font, presidente del Pi: 'Queremos arreglar los agravios de Madrid'» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  15. (Gaztelaniaz) «El acuerdo del PNV y Geroa Bai refuerza la candidatura para Europa. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  16. «COMPROMISO POR GALICIA OCUPA O 3º POSTO NA “COALICIÓN POR UNHA EUROPA SOLIDARIA (CEUS)”.» www.compromiso.gal . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
  17. (Katalanez) Admin (2018-07-18) «COALICIÓN CANARIA Y EL PI INTENSIFICARÁN SU ACUERDO DE COLABORACIÓN CON LA MIRADA PUESTA EN LAS ELECCIONES EUROPEAS DE 2019» El Pi . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.