Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Proserpina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Proserpina
Dante Gabriel Rossetti - Proserpine - Google Art Project.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Baliokideak Pertsefone
Familia
Aita Jupiter
Ama Zeres
Ezkontidea(k) Pluton

Proserpina[1], erromatar mitologian, Infernuetako erregina izan zen, Plutonen emaztea. Hasieran nekazaritzaren jainkosa zen, baina oso bizkor parekatu zuten Greziako Pertsefonerekin.[2]

Zeres eta Jupiterren alaba, litekeena da bere izena latinezko proserpere edo aurrera egin aditzetik eratorria izatea.

Proserpina eta Zeres[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kupido, bere boterea erakusteko asmoz, bere gezietatik hutsezinena jaurti zion bihotzean Plutoni (Azpimunduko erregea) Proserpinarekin, Zeresen alaba zena, elkartu nahian.

Siziliako erdigunean, Henan, bazegoen laku bat non udaberria betierekoa zen. Bertan Proserpina zegoen bioletak eta lirioak hartzen noiz eta Pluton ageri zen, Proserpinaz maitemindu eta hura bahitu. Proserpinak alferrik oihu egin zuen ikaratuta bere amari deituz. Plutonek bere zaldiak deitu zituen eta Proserpina erman zuen berarekin.

Cianek, Siracusatik hurbil zegoen beste laku batean bizi zen ninfa, bahiketa ikusi zuen eta jakinarazi zion Plutoni ez zuela Proserpina eraman behar bere borondatearen kontra eta bere amari baimena eskatu beharko ziokeela. Bahitzaileak ez zion kasurik egin eta Itzal Erreinura ihes egin zuen. Ciane, atsekabetuta bahiketaren ondorioz, suntsituz joan zen bere gorputza malkoetan bihurtuz eta bizi zen lakuaren urak goratuz joan ziren.

Bitartean Zeres, etsita, lurraren eta itsasoen eremu guztietaik bere alaba bilatzen hasi zen; azkenik, Aretusa izeneko ninfa batek Proserpina infernuan ikusi zuela adierazi zion, Itzal Erreinuaren Erregina zen, Plutonen emaztea.

Hori entzunda Jupiterrenera joan zen justizia eske. Bere alaba berreskuratu nahi zuela adierazi zion eta Plutonek Proserpina bueltan ematen bazion bahiketa barkatzeko prest egongo zela. Jupiter, aldiz, bere alaba eta Plutonen arteko ezkontza onartu zuen, izan ere Pluton bere anaia eta Infernuko Erregea zen. Halere, bere azken aipamena egin zuen: Proserpinak jakirik probatzen ez bazuen, zerura bueltatu ahal izango zuen.

Baina Proserpina, Azpimunduko fruitu baratzetatik zebilela, zuhaitz batetik granada bat hartu eta pikor batzuk jan zituen. Horren ondorioz, Itzal Erreinuarekin lotuta egon zen betiko.

Jupiter, Zeres eta Plutonen arteko harremanak epeltzeko, azkenik erabaki zuen Proserpinak urtearen erdia infernuan egongo zela, eta beste erdia bere amarekin. Hori dela eta, Proserpina bere amarekin dagoenean uda eta udaberria hasten dira, eta infernura bueltatzen denean, aldiz, bizitza erortzen da eta udazkena eta negua hasten da. Naturak erakusten du noiz Proserpina lurran dagoen eta noiz Azpimunduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Navarro Durán, Rosa (2013) Mitos del mundo clásico Alianza Editorial 97-103. or. ISBN 9788420678306.