Prostata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prostata
Prostataren kokapena
Xehetasunak
KokapenaPelbiseko barrunbea
Hona
drenatzen du
Prostatic venous plexus (en) Itzuli
external iliac lymph nodes (en) Itzuli
ArteriaBarneko pudendo arteria, beheko arteria besikala eta erdiko ondeste arteria
ZainaZain plexu prostatikoa, faszia prostatikoaren zaina, pudendo zaina eta erdiko ondeste zaina
NerbioaNerbio hipogastrikoak, beheko plexu hipogastrikoa, nerbio esplakniko sakroa eta azpileko nerbio esplaknikoak
LinfaKanpoko nodo iliakoak, barneko nodo iliakoak, nodo hersleak eta azpileko nodo linfatikoak
Identifikadoreak
Latinezprostata
MeSHeta A10.336.707 A05.360.444.575 eta A10.336.707
TAA09.3.08.001
FMA9600
Terminologia anatomikoa

Prostata (antzinako grezieraz: προστάτης, prostatstris, literalki "aurrean dagoena", "Babeslea", "Zaindaria") ugaztun gehienen ugal-aparatu maskulinoaren organo glandular bat da, gaztaina forma duena. Ondestearen aurrean eta gernu-maskuriaren azpian eta irteeran kokatzen da, nahiz eta honi itsatsita egon daitekeen. Organo honek maskuria sekundarioa bezala funtzionatzen du, eta presioa egiten du uretrak semena kanpora bota dezan; horrez gain, maskuriaren pasabidea ixteko ahalmena ere badu, koitoan zehar maskuriak bere edukia aska ez dezan.[1]

Guruin prostatikoak jariatzen dituen substantziak:

  • Zinka (Zn, ezaugarri bakterizidak)
  • Magnesioa (Mg, esne-itxura ematen dio semenari)

Guruin prostatikoaren gainean eta alboetan semen-besikulak daude, semen-likido gehiena sortzen dutenak. Prostatak uretraren lehen zatia inguratzen du, nondik gernua eta semena igarotzen diren zakileraino.[2]

Hormona maskulinoek guruin prostatikoa estimulatzen dute fetuaren garapenetik. Prostatak hazten jarraitzen du helduarora iritsi arte, eta bere tamaina mantentzen du hormona maskulinoak sortzen diren bitartean. Hormona maskulinoak desagertzen badira, guruin prostatikoa ezin da garatu eta haren tamaina murriztu egiten da, batzuetan ia desagertu arte.[3]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostata gizonaren ugaltze sistemako guruin bat da, 7 eta 16 gramo inguruko pisua hartuko duena[4]. Pelbis barrunbean kokatuta dago, zehazki maskuriaren alde kaudalean, eta uretraren atal prostatikoa inguratuz agertzen da, maskuriaren lepo eta perine aldeko zeharkako muskulu sakonaren artean. Forma oboideoa izango du, eta bertan sei aurpegi desberdinduko dira:

Prostatak, bere kanpo egitura estaliz, faszia bat izango du, faszia edo kapsula prostatikoa deiturikoa[5]. Guruin honen barne egitura deifinitzeko guneak zein lobuluak erabiltzen dira, baina gehien erabiltzen dena “gune” terminoa izango da[6].

Beraz, prostata hiru-lau gunetan banatuko da, baina hauek gehien bat ikuspuntu histologiko batetik desberdindu ahal izango dira, eta baita ultrasoinuen bidez lorturiko MRI irudien bitartez. Aipatutako guneak honakoak dira:

Prostataren lau guneak: periferikoa, erdialdekoa, trantsiziozkoa eta fibromuskularra
  • Gune periferikoa: prostata helduaren %70a hartzen du, gehien bat apexa osatuz. Guruinaren atzealdea dortsalde osoa hartzen du, bi aldeetara zabalduz, kapsula prostatikoaren azpitik. Prostatako minbizi kasuen %70-%80a gune honetatik sortzen dira.
  • Erdialdeko gunea: prostata helduaren %20a suposatuko du. Hodi eiakulatzaileak inguratzen ditu[7], eta prostata minbizien %2.5ak gune hau izango du jatorri. Azpimarratzekoa da kasu hauetan minbizia agresiboagoa izaten dela, besikula seminalak inbadi baititzake.
  • Trantsizio gunea: atal hau bizitzan zehar haziz joango da, helduaroan guruinaren %5a hartuko duelarik.  Honek uretra inguratuko du, eta minbizien %10-%20a suposatuko du. Gainera, aurrerago aipatuko den prostataren hiperplasia onbera gune honetan sortuko da.
  • Aurreko gune fibromuskularra edo estroma: atal hau ez da beti gune bezala kontsideratzen. Izenak dioen bezala, gune honek ez du izango konponente glandularrik, eta soilik muskuluz eta ehun fibrosoz osatua egongo da[8].

Bestalde, lobulutan banaketa egiten bada honelako hauek ikusiko dira: atzeko lobulua (edo istmoa bezala ere ezagutua), eskuin zein ezkerreko alboko lobuluak, eta erdiguneko loburua.

Prostataren baitan dauden giharrak honakoak dira:

Guruinaren barruan bi muskulu agertuko dira, biak uretra prostatikoarekiko paraleloki kokatuak. Uretra erreferentziatzat hartuz, bentraldean uretraren muskulu dilatadorea egongo da, eta dortsaldean, aldiz, muskulu eiakulatzailea[9].

Beheko arteria besikala, barneko pudendo arteria eta erdiko ondeste arteria

Prostataren odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostatak odoleztapena jasoko du beheko arteria besikaletik (barneko arteria iliakoaren adarra), barneko pudendo arteriatik eta erdiko ondeste arterietatik (hemorroidala, hau ere barneko arteria iliakoaren adarra). Hauek atzekoz-aurrerako ibilbidea osatuko dute, prostataren alde dortsaletik bentraldera igaroz, apexera iritsi arte[10].

Barneko besikula arteria, maskuri mailara heltzean, bi adarretan banatzen da. Alde batetik uretrarentzako adarkadura bat emango du, zeinak uretra eta baita prostataren trantsizio gunea odoleztatuko dituen. Bestalde, prostataren kapsularentzako beste adar bat emango du[11], eta honek guruinaren gainontzeko guneak odoleztatuko ditu bertan sartuz eta adartxoak emanez.

Prostataren zain itzulia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guruinaren zain itzuliaz plexu prostatikoa izeneko zain-sarea arduratuko da. Plexu hau bitan banatua egongo da, azalekoa eta albokoa. Honek, nagusiki, prostataren bentraldea inguratuko du, alde dortsalera ere zabalduz alboetatik.

Plexuez gain, prostataren odola hartzeaz ere faszia prostatikoaren zaina arduratuko da (aurreko hiru hauek sortuko ditu dortsaldeko zakileko zain sakonak, zeinak diafragma pelbikoa igaro ostean hirutan banatuko den).

Azkenik, pudendo eta erdiko ondeste zainek gehien bat prostataren atzealdeko odola hartuko dute, eta baita besikula seminaletakoa[12].

Kanpoko nodo linfatiko iliakoak

Aipatutako sare hauen bitartez, odola beheko zain besikalean drainatuko dute, eta ostean, hau zain hipogastrikoan amaituko da.

Linfa drainatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostataren inguruko linfa hiru gongoil nagusietan drainatuko da. Alde batetik, hodi deferente, besikula seminaleko zenbait hodi eta baita prostata atzeko azalaldeko atalaren linfa kanpoko nodo iliakoetan drainatuko da.

Bestetik, besikula seminaleko beste hodi batzuetako, hodi prostatikoetako eta prostataren aurrealdeko linfak barneko nodo iliakoan amaituko du.

Azkenik, prostata barneko linfak nodo hersle eta azpileko nodo linfatikoetan[13] drainatuko du.

Prostataren inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inerbazio bai sinpatiko zein parasinpatikoa jasoko du.

Inerbazio sinpatikoari dagokionez, goiko plexu hipogastrikokoaren nerbio hipogastrikoek (T12-L2) eta beheko plexu hipogastrikoko nerbioek (gerri nerbiotik eratorriak) burutuko dute. Hauek, bereziki, esfinter prostatikoaren eta zuntz muskularren inerbazioaz arduratuko dira.

Inerbazio parasinpatikoari dagokionez, nerbio esplakniko sakro (S3-S4) eta azpileko nerbio esplaknikoen (S2-S4) bidez jasoko du.

Zuntz hauek, esfinter ildaskatua (esfinter pasibo funtzioa betetzen du), prostataren barneko zuntzak eragingo dituzte parasinpatikoki. Aldi berean, epitelio prostatikoaren ekintza jariatzaileaz arduratuko dira.

Nerbio hauez gain, gainera, nerbio erektore edo azpileko esplaknikokoek (normalki S3-S4, eta ez horren ohikoa S1-S5) ere inerbatuko dute.

Prostataren garapen enbriologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbrioi garapenean, hasiera batean, alde kaudalean alantoides izeneko gunea egongo da. 4. eta 7. asteetan zehar, alantoidesean banaketa bat emango da eta bertatik sinu urogenitala eta uzki kanala sortuko dira, septo urorrektalak[14] banatuak.

Sinu urogenitala ostera hirutan bereizten da: goialdean maskuria, erdian uretra eta atzealdea enbrioiaren sexu biologikoaren[15] arabera aldakorra izango da.  

Prostata guruina jatorri biko egitura da, batetik endodermikoa[16] eta bestetik mesodermikoa baita. Atal endodermikoari dagokionez, hirugarren hilabete inguruan, uretratren atal prostatikoko zelulak hazi egiten dira mesenkima[17] (mesodermoa) aldera hurbilduz. Gune honetatik sorturiko egiturak, endodermikoak direnez, prostatako guruin sektretorean diferentziatuko dira, eta esandako mesenkimatik, prostatako ehun konektibo eta muskulu lisoa[18]

Beraz, prostata bezalako guruin mistoa eratuko da, eta maskuria garatzen den heinean honen behekaldean kokatuko da. Honen funtzio egokirako, androgenoen eta testosteronaren beharra izango du. Nagusiki prostata erregulatuko duen hormona dihidrotestosterona da.

Enbrioi garaian umekiaren aktibitate hormonalaz eta prostaglandinaren jariatzeaz arduratuko da, eta arestian aipatu bezala adinarekin guruina handituz joango da, helduarora arte[19].

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostatak ur prostatikoa ekoiztu eta jaritu egingo du uretrara kondukto prostatikoen bitartez non barrabiletik eta besikula seminaletik datorren jariakinekin bat egingo duen semena deritzogun likidoa sortuz[20]. Semena ugal-aparatu maskulinoa dituzten pertsonek eiakulazioaren bidez jarituako duten likidoa izango da. Honen sorkuntza barrabiletan hasiko da eta konduktu deferenteen bidea jarraituz, azkenik, eiukulazio konduktuetara ailegatuko da (prostataren mailan) eta uretrara jariatuko da eiakulazio prozesuaren bidez zakiletik ateratzeko[21].

Prostataren jariakina antigeno prostatiko espezifikoaz (PSA), fibrinogenoz, espermina, zink, magnesioa eta hainbat entzima proteolitikoz osatuta egongo da[22]. Besikula seminaletik sortutako ur seminalarekin batera, eiakulazioaren ondorioz kanporatuko den jariakinaren zati likidoaren gehiengoa suposatuko du (%25-a)[23].  Ur prostatikoa, semenaren higikortasuna eta bideragarritasuna bermatuko du baginaren azidotasuna neurri batean neutralizatuz[24].

Erekzioaren (edo zuta) ostean ematen den eiakulazioa nagusitasun sinpatikoa izango du. Honen eraginez, uretra prostatikotik aurrera dauden muskulu leunak uzkurtuko dira semena kanporatzeko[25]. Aipatzekoak dira prozesu honetan parte hartzen duten prostataren aurrealdean eta atzealdean egongo diren bi esfinter.

  • Prostataren aurrealdekoa, esfinter preprostatikoa izango da, inboluntarioa izango dena eta uzkurtuz eiakulazioaren prozesuan parte hartuko duena. Modu honetan eiakulazioaren atzeranzko fluxua eta gernuaren ateratzea ekidingo dira. Gainera, sekrezio prostatikoak handitu egingo ditu.
  • Prostataren atzealdekoa, kanpoko esfinter boluntarioa izango da. Uretra (mintzezko zatia) perine aldeko zeharkako gihar sakonetik pasatzerakoan sortuko da. Gernua mantentzeko esfinter indartsuena izango da, beraz, eiakulazioa gertatzen den bitartean, uzkurtu egingo da gernua ez ateratzeko.

Esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taktu rektala. Prostataren esplorazio fisikoa egiteko prozedura.

Prostata guruinaren egoera esploratzeko hainbat prozedura ezberdin erabili ditzazkegu.

Patologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostatitisaren ondoriozko prostataren inflamazioa erakusten duen hematoxilina-eosinaz tindaturiko mikrografia. Bertan, ilunagoak diren leukozitoak diren hainbat zelula ikus daitezke. Argazkiaren ezkerraldean, inflamazioarik gabeko zonaldea ikus daiteke.

Prostatarekin erlazionaturiko patologia ohikoenak hurrengoak dira:

Prostatitis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prostatitisaren sintomak mina txiza egitean edota eiakulazioan, txiza egiteko ezintasuna, iztaietako mina, eta sukarra eta abaildura bezalako sintoma orokorrak [29] dira.
  • Prostataren inflamazioak haren handipena dakar, ukipen rektala explorazioari sentikorra izanik.
Prostata biopsia bidez lortutako mikrografia, non prostata minbizi ohi bat agertzen den argazkiaren goi-eskumaldean.

Prostatomegalia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretra estutzen duen eta sintomak eragin ahal dituen prostata minbizia

Minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prostata minbizia minbizien artean ohikoenetarikoa, eta gizon zaharren heriotzaren arrazoi esanguratsua da [32] . Askotan, gizonak ez dauka sintomarik, baina izatekotan, txiza egiteko gogoaren maiztasun handia, txiza egiten hasteko arazoak,...izan ohi dira.

Skeneren guruinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skeneren guruinak, "Prostata femeninoa" bezala ezagutzen dira; izan ere, Skeneren guruinak eta prostata maskulinoak antzera jarduten dute biek antigeno prostatiko espezifikoa (PSA), gizonezkoengan sortutako eiakulazio-proteina dena,  eta fosfatasa azidoa jariatzen baitute.

Nahiz eta prostata maskulinoaren homologoa izan eta ehun enbriologiko berdinatik garatua egon, prostata maskulinoarekin erlazionatutako bere garapenaren hainbat alderdi oso ezezagunak dira.[34]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «PRÓSTATA - Qué es y para qué sirve • MD.Saúde» MD.Saúde (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  2. «Enfermedades de la próstata» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. «La próstata» drgdiaz.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  4. Young, Barbara (Pathologist),. Wheater's functional histology : a text and colour atlas.. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5488-4. PMC 861650889. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  5. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  6. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  7. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  8. Young, Barbara (Pathologist),. Wheater's functional histology : a text and colour atlas.. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5488-4. PMC 861650889. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  9. Schünke, Michael 1950-. Prometheus: LernAtlas der Anatomie [... Innere Organe : 121 Tabellen. ] (3., überarb. und erw. Aufl. argitaraldia) ISBN 978-3-13-160181-0. PMC 812182720. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  10. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  11. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  12. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  13. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  14. Sadler, T. W. (Thomas W.),. Langman's medical embryology. (Fourteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4963-8390-7. PMC 1042400100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  15. Sadler, T. W. (Thomas W.),. Langman's medical embryology. (Fourteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4963-8390-7. PMC 1042400100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  16. Sadler, T. W. (Thomas W.),. Langman's medical embryology. (Fourteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4963-8390-7. PMC 1042400100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  17. Sadler, T. W. (Thomas W.),. Langman's medical embryology. (Fourteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4963-8390-7. PMC 1042400100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  18. Moore, Keith L.. (2008). Before we are born : essentials of embryology and birth defects. (7th ed. argitaraldia) Saunders/Elsevier ISBN 978-1-4160-3705-7. PMC 76828939. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  19. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  20. Barrett, Kim E.,. Ganong's review of medical physiology. (Twenty-sixth edition. argitaraldia) ISBN 9781260122404. PMC 1076268769. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  21. Tortora, Gerard J.,. Principios de anatomía y fisiología. (13a ed. argitaraldia) ISBN 978-607-7743-78-1. PMC 853061345. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  22. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  23. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  24. Barrett, Kim E.,. Ganong's review of medical physiology. (Twenty-sixth edition. argitaraldia) ISBN 9781260122404. PMC 1076268769. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  25. (Ingelesez) Hocaoglu, Yasemin; Roosen, Alexander; Herrmann, Karin; Tritschler, Stefan; Stief, Christian; Bauer, Ricarda M.. (2012). «Real-time magnetic resonance imaging (MRI): anatomical changes during physiological voiding in men» BJU International 109 (2): 234–239. doi:10.1111/j.1464-410X.2011.10255.x. ISSN 1464-410X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  26. (Gaztelaniaz) «Pruebas para diagnosticar y determinar la etapa del cáncer de próstata» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  27. (Gaztelaniaz) «Pruebas para diagnosticar y determinar la etapa del cáncer de próstata» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  28. (Gaztelaniaz) «Pruebas para diagnosticar y determinar la etapa del cáncer de próstata» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  29. a b c d e f g h i j Davidson's principles and practice of medicine. (23rd edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-7026-6. PMC 1041853327. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  30. Potts, Jeannette M.. (2008). «Physical Therapy for Chronic Prostatitis /Chronic Pelvic Pain Syndrome» Chronic Prostatitis/Chronic Pelvic Pain Syndrome (Humana Press): 131–141. ISBN 978-1-934115-27-5. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  31. «The placebo effect in the treatment of benign prostatic hyperplasia» Therapeutic Treatment for Benign Prostatic Hyperplasia (CRC Press): 19–48. 2005-06-16 ISBN 978-0-429-21688-6. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  32. Rawla, Prashanth. (2019). «Epidemiology of Prostate Cancer» World Journal of Oncology 10 (2): 63–89. doi:10.14740/wjon1191. ISSN 1920-4531. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  33. «American Brachytherapy Society 2006 Annual Meeting Program» Brachytherapy 5 (2): 63–69. 2006-04 doi:10.1016/j.brachy.2006.03.005. ISSN 1538-4721. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  34. ‘Glándulas de Skene’, las encargadas de la eyaculación femenina. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]