Prostituzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pompeiako prostituzio-etxe bateko margoa.

Prostituzioa edo sexu lana diruaren edo beste zerbaiten truke sexu harremanak saltzea da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostitutu (latinezko prostitutus hitzetik) edo sexu langile deritze; emakumezkoei, prostituta (edo, irain kutsuarekin, puta, emagaldu, urdanga eta abar). Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Zenbait emakume feministak lanbidetzat aldarrikatzen dute, puta eta urdanga direla harro esanez.[1]

Sarritan, prostituzioaren atzean mafiak eta proxenetak daude, engainuz eta mehatxuz hainbat pertsona prostituitzera behartzen dituztenak; esklabotza modu hori jasaten duten gehienak emakumeak eta haurrak dira, familia edo herrialde txiroetakoak batez ere. Beste pertsona batzuk, aldiz, beren borondatez prostituitzen dira. Euskal Herrian, prostituzioan diharduten gehienak beren borondatez aritzen dira jarduera horretan, eta pertsona salerosketa ez da batere ohikoa. Hego Euskal Herrian, sexu langileen profil zabalduena hau da: Latin Amerikako emakumea (Brasilgoa edo Paraguaikoa batik bat), 25-40 urte bitartekoa, bere herrialdean seme-alabak utzita etorri dena. Herriz herri ibili ohi dira, bezeroek prostituta berriak nahi izaten dituztelako.[2]

Hainbat herrialdetan prostituzioa legezko bihurtzearen (legeztatzea) edo legez kontrakoa izaten jarraitzearen (abolizioa) eztabaida piztu da.

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde bakoitzak bere legedia du gai horretan:

  • Espainia egoera alegalean dagoela esaten da. Izan ere, prostituzioa araututa ez dagoen arren, ez da delitua, kontsideratzen da pertsona adin nagusi eta osasun mental egokia duen batek libreki jardun dezakeela prostituzioan. Delitu da, ordea, prostituzioan aritzera behartzea, beste baten prostituzio lanetatik etekina ateratzea eta adin txikiko zein adimen urritasuna duen pertsona bat prostituzioan aritzera behartzea edo hauen prostituzioa sustatzea eta zabaltzea. [8][9]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarrerak eta lege gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburbilduz, prostituzioari begiratzean bost ikuspegi hauek ditugu:[10]

  • Debekuzaletasunak prostituzioa desagerrarazi nahi du, prostituzio salerosketako arlo guztiak kriminalizatuz. Ikuspegi honetatik, prostituzioa giza duintasunaren bortxaketatzat jotzen da. Lege penalak eta legea betearaztea funtsezko tresnatzat hartzen dira, prostituzioan sartutako gizabanakoen kopurua txikiagotzeko.
  • Deskriminalizatzeak berekin dakar prostituzioari dagozkion lege penalak kentzea.
  • Legeztatzea da lege penalen bidez edo beste era bateko legeen bidez prostituzioa arautzea. Ikuspegi honek, bada, legezko lanbidetzat hartzen du prostituzioa, eta hainbat arauren bidez kontrolatzen du. Arau horiek zehazten dute prostituzioan nork eta zein egoeratan lan egin dezakeen.
  • Neoabolizionismoa

Arreta erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostituzioan jarduten direnei arreta eskaintzen diete hainbat erakundek. Euskal Herrian, hauek ditugu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lander GARRO: «Itziar Ziga: “Puta izatea lanbide bat da, eta txiroontzako ez da lanik txarrena”», Gaztezulo, 99. zenbakia, 2009.
  2. Oihana LLORENTE: «Premiak bultzatuta, baina, aukeran, sexu lanen bidea ibiltzen dutenen argazkia», Gaur8, 2014-05-30.
  3. http://news.bbc.co.uk/2/hi/europe/7806760.stm
  4. Fréttir / A new law makes purchase of sex illegal in Iceland 21.4.2009 Jafnréttisstofa
  5. News from Iceland: it is now criminalised to buy women in prostitution! European Policy Action Centre on Violence against Women
  6. Iceland to ban sex purchases, strip clubs AFP March 18 2009
  7. Buying sex punishable in Iceland. NIKK June 3 2009
  8. Emiliano., Borja Jiménez, (2011) Curso de política criminal (2a. ed. argitaraldia) Tirant lo Blanch ISBN 9788490043288.
  9. Nieves., Sanz Mulas, (2016) Política criminal : adaptada a las reformas de 2015 Ratio Legis ISBN 9788416324330.
  10. Ginette Plamondon (2002): Is Prostitution Work or Exploitation? Further Consideration is Needed, Conseil du statut de la femme, Québec, 2002, 16. orrialdea.
  11. (Euskaraz)«Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista sortu dute prostituzioarekin amaitzeko» naiz: 2019-09-30 . Noiz kontsultatua: 2019-10-01.
  12. (Euskaraz)«Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista sortu dute» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-01.
  13. (Euskaraz)«EHMA (@EHMAbolizionist) | Twitter» twitter.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-01.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prostituzio Aldatu lotura Wikidatan