Proteina globular
Itxura
Proteina globularrak itxuraren arabera sailkaturiko proteinak dira, dauden hiru motatako bat (besteak zuntzezko proteinak eta bitartekoak izanik). Zuntzezko proteinen aldean uretan disolbagarriagoak dira, disoluzio koloidalak osatuz.
Proteina hauen egitura tertziarioa esferikoa da, kate polipeptidiko tolestuek itxura hori hartzen baitute. Proteina hauetan talde apolarrak (hidrofoboak) molekularen barnealdean kokatzen dira, uraren kontaktua saihesteko. Talde polarrak, aldiz, kanpoalderuntz orientatuta daude. Elkarrekintza hidrofobo eta hidrofilo horiek molekularen itxura espazialean eragina handia izaten dute.
Proteina askok egitura globularra dute: entzima gehienek, intsulina hormonak, immunoglobulina guztiek, hemoglobinak, etab.