Aitzinindoeuropera

Wikipedia(e)tik
Proto-indoeuroparrera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aitzinindoeuropera indoeuropar hizkuntzetatik garai modernoetan berreraikitako hizkuntza da, aitzinindoeuroparrek hitz egingo zuketena, eta indoeuropar hizkuntzen ama-hizkuntza zatekeena. K. a. 2500 urtearen bueltarako beragandik sortutako hizkuntzak jadanik aski banatuta eta, beraz, elkarrengandik ulertezinak bide ziren.

Aitzinindoeuroperako hainbat ezaugarri (hots sistema, morfologia, lexikoa, eta abar) ondorengo indoeuropar hizkuntzak elkarrekin erkatuz berreraiki dira, konparazio-metodoa erabiliz. Berreraikitako formak (eta ez lekukotutakoak) direla adierazteko asteriskoa erabiltzen da: *wódr̥ 'ura', *ḱwṓn 'txakurra', edo *tréyes '(gizonezko) hiru'.