Protoblastenia rupestris
Protoblastenia rupestris | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Ascomycota |
Klasea | Lecanoromycetes |
Ordena | Lecanorales |
Familia | Psoraceae |
Generoa | Protoblastenia |
Espeziea | Protoblastenia rupestris J.Steiner, 1911 |
Basionimoa | Lichen rupestris |
Protoblastenia rupestris liken krustazeo bat da, kolore gris edo oliba kolorekoa, apotezio laranjak nabarmentzen zaizkiona[1]. Europan zabaldurik dago, Groenlandiako iparraldeko kostaldera ere iristen da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giovanni Antonio Scopolik 1772. urtean aurkitu zuen eta Lichen rupestris izena eman zion. Espeziearen rupestris izenak harri gainean hazten dela esan nahi du.[2]
1911. urtean J. Steinerrek deskribatu zuen Zientziarako eta Protoblastenia generoan sartu zuen.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taloa lurrari itsatsita izaten du eta 0,1-0,3 mm-ko lodiera har dezake. Azala opakoa da eta 20-40 μm-ko lodiera du.[3]
Laranja koloreko apotezio ugari ditu, 0.5-1 mm-ko diametroa hartzen dutenak. Taloan txertaturik daude eta oso ganbilak dira. Taloaren ertza azkar desagertzen da eta apotezioek itxura esferikoa hartzen dute, bola txiki ugariz betez likenaren azala.[4]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharrietan eta harri silizeotan ager daiteke, bai eta hormigoiaren gainean ere. Ongi argiztaturiko tokiak hobesten ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wiesław Fałtynowicz. (2003). The Lichenes, Lichenicolous and allied Fungi of Poland.Krytyczna lista porostów i grzybów naporostowych Polski. Kraków: Instytut Botaniki im. W. Szafera PAN ISBN 83-89648-06-7..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Protoblastenia rupestris (Scop.) J. Steiner» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ «Consortium of Lichen Herbaria - Protoblastenia rupestris» lichenportal.org (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ Hanna Wójciak. (2010). Porosty, mszaki, paprotniki. Warszawa: Multico Oficyna Wydawnicza ISBN 978-83-7073-552-4..