Protorax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koleoptero baten protoraxa.

Protoraxa intsektuen toraxean bereizten diren hiru segmentuen artean aurrealdekoa da.[1] Hanka pare bat dauka, eta ez du hegalik. Haren esklerito nagusiak lau dira: pronotoa (bizkarraldekoa), prosternoa (sabelaldekoa) eta bi propleuron (saihetsaldekoak). Intsektu talde askotan oso txikia bada ere, gutxi batzuetan hipertrofiaturik dago. Kakalardoetan, esate baterako, toraxaren bizkarralde osoa hartzen du, eta Membracidae familian (Hemiptera), kamuflaje-funtzioa duten forma fantastikoak izaten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]