Edukira joan

Prototaxites

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prototaxites
Siluriar Berantiar-Devoniar

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaAscomycota
Generoa Prototaxites
Dawson, 1859
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakPrototaxites spore (en) Itzuli

Prototaxites Siluriarrean agertu eta Devoniarrean desagertu ziren onddo genero bat izan zen[1][2]. Prototaxitesek enborren moduko egiturak sortzen zituzten, metro bateko zabalerakoak eta 8 metroko altuerakoak, 50 mikrometroko diametroa zuten tutuen batera jarrita. Euren garaiko lehorreko izaki bizidunik handienak ziren, diferentzia handiarekin.

Prototaxitesen taxonomia eztabaida iturri izan da. Gaur egun onddo gisa hartzen dute gehienek, baina eztabaida ez dago guztiz itxita. Gainontzeko onddoekin duten harremana ezezaguna da. Ziurrenik urte bat baino gehiago irauten zuten izakiak ziren, urteroko zikloetan hazten zirenak. Ekologia ere ez da ziurra, batzuek proposatu dute saprofitoak zirela, gaur egungo onddo gehienak bezala, edo liken baten moduko sistema autotrofoa zuela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nelsen, Matthew P.; Boyce, C. Kevin. (2022-07). «What to Do with Prototaxites?» International Journal of Plant Sciences 183 (6): 556–565.  doi:10.1086/720688. ISSN 1058-5893. (kontsulta data: 2025-03-15).
  2. Vajda, Vivi; Cavalcante, Larissa; Palmgren, Kristoffer; Krüger, Ashley; Ivarsson, Magnus. (2023-01). «Prototaxites reinterpreted as mega-rhizomorphs, facilitating nutrient transport in early terrestrial ecosystems» Canadian Journal of Microbiology 69 (1): 17–31.  doi:10.1139/cjm-2021-0358. ISSN 0008-4166. (kontsulta data: 2025-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]