Protozeratops

Wikipedia, Entziklopedia askea
Protozeratops
Protoceratops andrewsi Restoration.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaOrnithischia
FamiliaProtoceratopsidae (en) Protoceratopsidae
Generoa Protoceratops
[[Walter Granger, William King Gregory|]], 1923

Protozeratopsa Kretazeoaren bukaeran bizi izan ziren dinosauroen superordenako protozeraptosido familiako Protoceratops generoko animalia da.

Gehienez, 2,7 metro luze izaten zen, eta 180 bat kilo pisatzen zuen. Belarjalea zen. Burezur handi astunaren atzealdean luzapen zabal bat zuen, eta haren bidez eusten zien masailezurreko gihar sendoei; masailezurra moko-formakoa zen, eta hortzak zituen; sudurraren erdian konkor bat zuen, eta atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak zituen.

1920 inguruan, ustez protozeratopsarenak ziren arrautza eta habia batzuk aurkitu zituzten Mongolian, 70 milioi urtez baino gehiagoz hondarrean lurperatuta egon ondoren, baina geroago ikusi zen Oviraptor generoarenak zirela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.