Provence-Alpes-Côte d'Azur
Provence-Alpes-Côte d'Azur |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako eskualdea | ||||||
|
||||||
Prefektura | Marseilla | |||||
Departamenduak | Alpes-de-Haute-Provence Itsas Alpeak Alpe Garaiak Bouches-du-Rhône Var Vaucluse |
|||||
Agintariak | ||||||
- | Presidentea | |||||
- | Prefeta | |||||
Geografia | ||||||
- | Guztira | 31,400 km2 |
||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (1999) | 4.506.151 bizt. | ||||
- | Dentsitatea | 144 bizt./km2 | ||||
Webgunea Kontseilu Orokorra |
Provence-Alpes-Côte d'Azur[1] (okzitanieraz Provença-Aups-Còsta d'Azur / Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.
Mugakide hauexek ditu: iparraldean Auvernia-Rhône-Alpeak, mendebaldean Okzitania, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa (eta Monako).
Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.
Sei departamendu ditu eskualdeak: Alpes-de-Haute-Provence, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Bouches-du-Rhône, Var eta Vaucluse.
Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Provence-Alpes-Côte d'Azur lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d'Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rodano ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.
Klima mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen % 80. Nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa ekonomi jarduera nagusiak dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Izen historiko gisa Proventza erabili daiteke. 139. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-9-21 .
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Provence-Alpes-Côte d'Azur ![]() |
|