Provence-Alpes-Côte d'Azur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Provence-Alpes-Côte d'Azur
Frantziako eskualdea
Flag of Provence-Alpes-Cote dAzur.svg
Rimex-France location Provence-Alpes-Côte d'Azur.svg
Prefektura Marseilla
Departamenduak Alpes-de-Haute-Provence
Itsas Alpeak
Alpe Garaiak
Bouches-du-Rhône
Var
Vaucluse
Gobernua
- Presidentea
- Prefeta

Michel Vauzelle
Christian Frémont
Eremua
- Guztira

31.400 km²
Biztanleria (1999)
- Guztira
- Dentsitatea

4.506.151
144 bizt/km²
Azpibanaketak
- Barrutiak
- Kantonamenduak
- Udalerriak

18
237
963
Eskualdeko Kontseiluaren webgunea

Provence-Alpes-Côte d'Azur[1] (okzitanieraz Provença-Aups-Còsta d'Azur / Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.

Mugakide hauexek ditu Frantzian: iparraldean Rhône-Alpeak, mendebaldean Languedoc-Roussillon, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa. Muga egiten du Monacorekin.

Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.

Sei departamenduk osatzen dute lurraldea: Alpes-de-Haute-Provence, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Bouches-du-Rhône, Var eta Vaucluse.

Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Provence-Alpes-Côte D´Azur lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d´Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rhône ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.

Klima Mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen %80. Ekonomia jarduera nagusiak: nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izen historiko gisa Proventza erabili daiteke.   139. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-21 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Provence-Alpes-Côte d'Azur Aldatu lotura Wikidatan