Burgundia Beherea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Proventzako Erresuma» orritik birbideratua)
Burgundia 900 aldean
     Burgundia Garaia      Burgundia Beherea      Borgoinako Dukerria (Mendebaldeko Frantziaren barnean)

Burgundia Beherea, Juraz haraindiko Burgundia (frantsesez: Bourgogne cisjurane) edo Proventzako Erresuma ere deitua, Erdi Aroko erresuma izan zen, egungo Frantziaren hego-ekialdean kokatua, Rodano ibaiaren beheko arroan. 933an, Burgundia Garaiarekin bateratu zen, Arlesko Erresuma sortuz[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Frantziako errege Luis Totela 879ko apirilaren 10ean hil zen, bi seme bizirik zituela: Luis eta Karloman. Horiek horrela, uztailean, Boson Arlesko kondeak Burgundia Beherearen independentzia adierazi zuen. Urriaren 15ean, Rodano eta Saonaren ibarretako apezpiku eta aitoren semeek Boson hautatu zuten Luis Totelaren ondorengo[2].

882an Karlomanek Burgundia Beherea berreskuratu zuen, eta 884an haren seme Karlos Gizenak oinordetu zuen. 890ean, Arnulfo Karintiakoaren matxinadaren ondoan, Luis Itsua, Bosonen semea, koroatu zuten Burgundia Behereko errege.

928an, Luis Itsua hil ondoren, Hugo Arleskoa bilakatu zen Burgundia Behereko errege. 933an, Hugok Rodolfo II.a Borgoinakoari, Burgundia Garaiko erregeari alegia, eman zion Burgundia Beherea; horren aldera, Rodolfok uko egin zion Italiako koroari. Era horretan, Arlesko Erresuma sortu zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frankish Kingdom of (Upper) Burgundy. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-21).
  2. Bouchard, Constance Brittain. The Bosonids or Rising to Power in the Late Carolingian Age. Society for French Historical Studies (Noiz kontsultatua: 2016-05-22).
  3. Frankish Kings of Italy. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]