Proventzera
Proventzera | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua |
![]() ![]() ![]() |
Hiztunak | 362.000 inguru |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | Okzitaniar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 |
prv |
Glottolog |
prov1235 |
Proventzera (okzitanieraz: Provençau edo Prouvençau; pʀuveⁿˈsaw ahoskatua) Proventza inguruan mintzatzen den okzitanierazko dialektoa da[1].
Proventzera (limousinerarekin batera) antzinako oc hizkuntza edo okzitaniera izendatzeko era izan zen, Erdi Aroko trobadorek hitz egiten zutena. 2007an, hizkuntzaren ISO 639-3 kodeak prv-tik oci-ra pasan zen.
Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proventzeraren aldaera nagusiak honakoak dira:
- Rodanokoa (Rodanenc) Rodano, Arles, Avignon edo Nîmeskoa. Shuadit honen aldaera izan zen.
- Itsasaldekoa (Maritim, Centrau edo Mediterranèu) Aix-en-Provence, Marseilla, Toulon, Cannes, Antibes, Grasse, Forcalquier, Castellane edo Draguignangoa.
- Nizakoa (Niçard) Nizako konderrikoa.
Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frédéric Mistral Nobel saridunak, Théodore Aubanelek eta Félibrige elkarteak proventzerazko literatura bultzatu zuten XIX. mendean. XX. mendeko hasieran Joseph d'Arbaud eta Valère Bernard nabarmendu ziren. Gero Robèrt Lafont, Pierre Pessemesse, Claude Barsotti, Max-Philippe Delavouët, Philippe Gardy, Florian Vernet, Danielle Julien, Jòrgi Gròs, Sèrgi Bec edo Bernat Giély bezalako idazleek hizkuntza bultzatu zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Proventzera. .