Prozesionari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Prozesionari
Thaumetopea.pityocampa.01.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Arthropoda
Klasea Insecta
Ordena Lepidoptera
Familia Notodontidae
Generoa Thaumetopoea
Espeziea Thaumetopoea pityocampa

Prozesionaria edo pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa) Thaumetopoeidae familiako tximeleta-espezie bat da, ezaguna pinuetan ageri diren beldar iletsuak direla-eta. Tximeleta-amak udan erruten ditu arrautzak, 200 inguru. Pinu-beldarrak hurrengo udaberriaren bukaera aldera irteten dira arrautzetatik eta pinu-adarren puntetan egiten dute habia, zetaren antzeko hariak elkarri lotuz. Pinu-hostoz elikatzen dira. Habiatik kanpora ilaran ibiltzen dira, kate luzeak osatuz. Kalte handiak egiten dituzte pinu basoetan; dituzten ileak pozoitsuak dira animalientzat eta pertsonentzat. Arriskutsua da beraz pinu-beldarra dagoen inguruan azala babestu gabe ibiltzea, edo hura dagoen pinuaren azpian jaten aritzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prozesionari Aldatu lotura Wikidatan