Prusia (eskualdea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pomorze (pl), Preußen (al)
Prusia

Prusia[1] (prusiera zaharrez: Prūsa, alemanez: Preußen, lituanieraz: Prūsija, polonieraz: Prusy) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, gaur egun Polonia eta Errusiaren artean banaturik dagoena. Prusia estatuari izena eman zion (17011947).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prusia Gdańskeko golkotik Baltikoaren hego-ekialdeko kostaldean dagoen Kurlandiako istmoaren bukaeraraino hedatzen da; barnealdean Masuriaraino iristen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Prusia»

K. a. 98. urtean, Tazitok Prusia eta bertako biztanleak aipatu zituen Germanian, non sueboak, godoak eta beste herri batzuk bizi ziren Vistula ibaiaren bi ertzeetan, aesti (“ekialderago”) direlakoen alboan. 800-900 urte geroago, antzinako prusiar izena eman zitzaien aesti horiei, 997tik aurrera behin baino gehiagotan jo baitzuten polanoen dukerri sortu berriaren aurka.

1230etik aurrera, Ordena Teutonikoak antzinako prusiarrak, kuroniarrak eta livoniarrak kristautu eta menderatu zituen. Lurralde hura Ordena Teutonikoaren estatu bihurtu zen, Aita Santuaren babesarekin, eta milaka eraman zituzten alemaniar kolonoak[2]. 1466-1772 bitartean, Prusia zatiturik egon zen, mendebaldea Lituania-Poloniaren esku, eta ekialdea Poloniaren mende 1660 arte. Bi zatiak Prusiako Erresuma ahaltsuan batu ziren.

Lehen Mundu Gerraren ostean, Alemaniaren land bilakatu zen. 1945ean, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Sobietar Armadak lurraldea hartu zuen. Alemaniar biztanleak egotzirik, Errusia (Kaliningrad) eta Poloniaren artean (Pomeraniako eta Varmia-Mazuriako voivoderriak) banatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, euskaltzaindia.net
  2. Sortaldeko Europa (XIV. eta XV. mendeak), Lur Entziklopedia Tematikoa, euskara.euskadi.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prusia (eskualdea) Aldatu lotura Wikidatan