Psamutis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psamutis
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. V. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 391 ( urte)
LeinuaEgiptoko XXIX. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Userra Pasherienmut edo Psamutis, Egiptoko XXIX. dinastiako faraoi bat izan zen.

Manetonek, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, Psamuttis deitu zuen, eta urte beteko erregealdia izan zuela dio; Eusebioren bertsio armeniarrean, Psammutes bezala aipatzen dute.

Oinordekotza krisi labur bat egon zen Neferites I.a hil ondoren: Akoris izan zen bere oinordekoa, honen erregealdia, Psamutisek eten zuelarik, matxinatuz, matxinada honen arrazoia ezagutzen ez den arren. Biak ziren aurreko erregearen senideak. Baina, urte bete igaro ondoren, Psamutis tronutik bota zuten, eta Akorisek jarraitu zuen errege bezala.

Bere erregealdiaren ebidentziak, Tebasen aurkitu dira, non, berak, Karnakeko Amonen tenpluan, Neferites I.ak hasitako babes harresi bat eraikitzen jarraitzea agindu zuen.


Aurrekoa
Neferites I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIX. dinastia
Ondorengoa
Akoris