Pseudocraterellus undulatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pseudocraterellus undulatus
Krause Kraterelle, Pseudocraterellus undulatus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaPseudocraterellus
Espeziea Pseudocraterellus undulatus
Rauschert, 1987
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pseudocraterellus undulatus, sinonimoa: Pseudocraterellus sinuosus Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez da iristen Craterellus cornucopioides delakoaren kalitatera (haragi bigunagoa). Urria Euskal Herrian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, kopa edo inbutu itxuran, ertz uhinduarekin, oxkarratua eta batzuetan gandor itxurarekin. Arre-sepia edo intxaur koloreko azala, ertz argiagoarekin.

Himenioa: Gutxi markatutako tolesturak, dekurrenteak, kolore gris argikoak tonu okre edo horixkekin.

Tolestura dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tolesturak.

Hanka: Irregularki zilindrikoa, luzetara ildaskatua, oinarrian betea, baina muinduna edo barnehutsa goialdean. Himenioa baino gris-arre ilunagoa. Oinarri bakarretik bi edo hiru ale ateratzen dira.

Haragia: Gris-sepia argi kolorekoa, biguna, mehea, zuntzuna, usain ahula baina atsegina.[2]

Etimologia: Craterellus terminoa latinetik eta grekotik dator, hau da, katilu txikitik. Sinuosus epitetoa latinetik dator, bihurria esan nahi duen "Sinuosus" hitzetik. Bere ertz bihurgunetsuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria. Erraz lehortu daitekeena.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Craterellus tubaeformis, Craterellus cornucopioides, Cantharellus cinereus delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da, hostoerorkorren basoen lurrean ateratzen da, batez ere pagoen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 492 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 547 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 430 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 451 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]