Psikologia kognitibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Psikologia kognitiboa kognizioaren azterketaz arduratzen den psikologiaren atala da, hots, ezagutzan parte hartzen duten prozesu mentalak.

Ikuspegi kognitibistak pertsonaren adimenean edo kognizioan gauzatzen diren barne-prozesuetan oinarritu dira. Aztertzen dituen prozesu mentalak honakoak dira: Pertzepzioa, memoria, arreta, motibazioa, lenguaia, pentsamendu logikoa etb. Psikologia kognitiboa garun barnean ematen diren prozesuak ulertzen saiatzen da eta horrela gizakiaren jokaerak aurre esan edo zuzentzeko asmoa du. Garun barruan ematen diren prozesuak hala nola Zentzumen organoetatik lortzen dugun informazioa biltegiratzea, berreskuratzea, ezagutzea, ulertzea, antolatzea eta berriro erabiltzea da.

Neurozientziaren, adimen artifizialaren, psikologiaren, linguistikaren, antropologiaren  eta filosofiaren arteko erlazio bat da, hauek hexágono kognitiboa osatzen du.[1]

Kognitiboek ez dituzte lege orokorrak bilatzen, ezberdintasun indibidualaren arrazoiak eta zergatiak baizik. Jean Piaget, Lev Vigotski, Jerome Bruner eta David Ausubelentzat, zuzenean behatu ezin den barne prozesua da ikaskuntza. Egile horien metodoek, ezberdinak izanik, pertsonak eta behagarriak ez diren hainbat aldagai hartu dituzte kontuan. Ikastea, haien aburuz, gizabanakoaren barnean gertatzen den aldaketa da.

Psikologia Kognitiboaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jarraitua: bizitza osoan zehar ematen da.
  • Metakorra: egungo esperientziak ulertzeko ahalmena lehenagoko esperientzietan oinarritzen da.
  • Konplexutasuna: areagotzeko joera. Ahalmen, gaitasun eta abileziak hobetuz.
  • Antolakuntza: organizatua eta orokortasunetik zehatzetara doa.
  • Arlo ezberdinen menpekotasuna: arlo bateko eskuraketa, beste arloen garapenarekin lotuta. (Holistikoa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]