Psilocybe cyanescens
Psilocybe cyanescens | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hymenogastraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Psilocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Psilocybe cyanescens Wakef., 1946 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Psilocybe cyanescens Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Stropharia coprinifacies, Hypholoma coprinifacies.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 (7,5) cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, titi gabea, likatsua, higrofanoa, hezetasunean arre-hur-horixka-oliba antzeko kolorekoa, lehorrean okre zurbila. Errezel zurixka.
Orriak: Arre-kanela kolorekoak edo gris-arre-gaztaina kolorekoak, ertz argiagoarekin.
Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,25 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, nahiko zurruna eta zurixka, fibriloso-zetadun-zilar koloreko geruza lodi batez estalia; hirtsutua oinarrian ile trikoideen presentziagatik.[1]
Etimologia: Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen “psilos” hitzetik eta burua, esan nahi duen “kübe” hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Cyanescens epitetoa ere grezieratik dator, urdinxka esan nahi duen “cianos” hitzetik. Igurztean hartzen duen koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, ziurrenik perretxiko haluzinogenoa.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igurzten denean onddo osoa urdin-berde kolorekoa bihurtzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrekoa eta ez fimikola, generoko beste espezieak bezala.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Europa baina Euskal Herrian ez dago horrelakorik, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 105 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Psilocybe cyanescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.