Psilothrix viridicoerulea
| Psilothrix viridicoerulea | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Melyridae |
| Generoa | Psilothrix |
| Espeziea | Psilothrix viridicoerulea Geoffroy, 1785 |
Psilothrix viridicoerulea Melyridae familiako kakalardoa da. Europan eta Ekialde Hurbilean zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo txikia da, 4'8 eta 6'6 mm artean neurtzen ditu. Gorputza luzea eta estua da eta kolore berde-urdin metalikoa du. Espeziearen viridicoerulea izenak hori esan nahi du, berde-urdina.
Burua ere luzea da, aurpegi zapala eta begi borobilak ditu. Antena laburrak eta iletsuak ditu. Hankak ere iletsuak dira.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lore mota asko dauden zelaiak eta soroak atsegin ditu. Helduak landareen izerdi landuaz elikatzen dira.[2]
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian ikusten dira helduak lorez lore. Udazkenean arrautzak jartzen dituzte landareen zurtoinetan eta handik jaiotzen diren beldarrak intsektu txikiagoen harrapariak dira. Neguaren amaieran pupa egiten dute zurtoin lehorretan eraikitako ganberatan. Horrela ixten da zikloa.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kakalardo heldua.
-
Kakalardo heldua lore gainean.
-
Bikotea kopulatzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «Psilothrix viridicoerulea» uk beetles (kontsulta data: 2024-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Psilothrix viridicoerulea» Polinizadores (kontsulta data: 2024-09-16).