Psitakosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Psitakosi
Chlamydophila psittaci FA stain.jpg
Deskribapena
Mota primary bacterial infectious diseasea Itzuli
Chlamydophila infectious diseasea Itzuli
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Chlamydophila psittacia Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK A70
GNS-9-MK 073 eta 073.9
DiseasesDB 2375
MedlinePlus 000088
eMedicine 000088
MeSH D009956 eta D009956
Disease Ontology ID DOID:11262 eta DOID:11262

Psitakosia edo ornitosia Chlamydia psittaci bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da, zoonosi bat dena. Loroak, perikitoak, oiloak, indioilarrak eta beste hegazti batzuk dira gizakia kutsatzen dutenak, gorozkien bidez batez ere. Bakterioa airetik hedatzen da.

Gaitz honek loro, perikito eta antzeko maskoten jabeak jotzen ditu batik bat, ohikoa izanik ere albaitari eta hegazti-hiltegietako langileen artean. Bektore moduan jarduten duten hegaztiek ere gaitzaren ondorioak jasaten dituzte maiz.

Psitakosia ez da pertsonen artean kutsatzen.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren inkubazio epea astebete edo 10 egun ingurukoa da. Sukarra, buruko mina, eztula eta gripearen antzeko sintomak eragiten ditu. Ohikoa da pneumonia ere.

Hegaztiengan psitakosiak goserik eza, begi-jariadurak eta beherakoak eragiten ditu.

Diagnostikoa eta tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzen dituen sintomak oso orokorrak direnez, gaitza froga antigenikoen bidez antzematen da. Chlamydiaren aurkako antigorputzak agertuko dira gaixoen odol-serumean.

Tratamenduari dagokionez tetraziklinak dira aukerako antibiotikoak. Gaitza larria izan daiteke, eta tratatu gabeko gaixo asko pneumoniaren ondorioz hiltzen dira. Eritromizina da bigarren lerroko antibiotikoa.

Neurri profilaktikoak ezarrita daude psitakosiaren hedapena ekiditeko. Herrialde askotan, esaterako, (baita Euskal Herrian ere) kanpotik datozen loroak berrogeialdian jartzen dira haien salmentaren aurretik. Berrogeialdi horretan tetraziklina eman ohi zaie janarekin batera, psitakosiaren infekzioa saihesteko.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Psitakosi Aldatu lotura Wikidatan