Pskov oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pskov oblasta
Пско́вская о́бласть
armarria
Administrazioa
Estatua  Errusia
Hiriburua Pskov
ISO 3166-2 RU-PSK
Geografia
Koordenatuak 57° 19′ 00″ N, 29° 15′ 00″ E / 57.316666666667°N,29.25°E / 57.316666666667; 29.25Koordenatuak: 57° 19′ 00″ N, 29° 15′ 00″ E / 57.316666666667°N,29.25°E / 57.316666666667; 29.25
Pskov in Russia.svg
Azalera 55.300 km²
Demografia
Biztanleria 673.423 biztanle (2010)
Dentsitatea 12,18 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde mota Oblasta
www.pskov.ru/

Pskov oblasta (errusieraz: Пско́вская о́бластьPskovskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 55.300 kilometro karratuko azalera du, eta 2010ean 673.423 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Pskov hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pskov oblasta ipar-mendebaldeko Errusian dago. Iparraldean Leningradoko oblastarekin du muga, Novgorod oblastarekin ekialdean, Tver eta Smolensk oblastekin hego-ekialdean, Bielorrusiako Vitsebskeko oblastarekin hegoaldean, eta Estonia zein Letoniarekin mendebaldean. Gehiena Lovat, Shelon eta Velikaia ibaien behe arroetan hedatzen da. Zohikaztegi, zingira eta aintzirek (aipagarriena Peipus da) eremu handiak hartzen dituzte, eta gainerakoan izei, pinu, haritz eta urki basoak daude[2].

Hiri nagusiak Pskov, hiriburua, eta Velikiye Luki dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pskov oblasta Aldatu lotura Wikidatan