Pskoveko leizeetako monasterioa
Pskoveko leizeetako monasterioa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako oblastak | ![]() |
Koordenatuak | 57°48′37″N 27°36′53″E / 57.8103°N 27.6147°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Pskov Eparchy (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Russian architecture (en) ![]() Pskov architectural style (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | ул. Международная, 5 |
Webgune ofiziala | |
Pskoveko leizeetako monasterioa edo Pskov-Petxoriko monasterioa (errusieraz: Пско́во-Печ́ерский Успе́нский монасты́рь, estonieraz: Petseri klooster) gizonezko monasterio ortodoxo errusiarra da, Petxorin, Errusiako Pskov oblastean eta Estoniako mugatik kilometro gutxira, dagoena. Pskoveko leizeetako monasterioa inoiz itxi ez den Errusiako monasterio bakanetakoa da, baita Bigarren Mundu Gerran eta erregimen sobietarren garaian ere. Monasterioa gune espiritual garrantzitsua izan da seto herriarentzat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monasterioa XV. mendearen erdialdean sortu zen, lehen eremutarrak bertako haitzuloetan finkatu zirenean. 1473an Theotokosen Iragaitzaren Eliza (errusieraz: церковь Успения Богородицы) eraiki zuten, fatxada modernoa XVIII. mendekoa delarik.
Monasterioa livoniarrek suntsitu ondoren, 1519an Mikhail Munekhin-Misiur pskoviar diak batek berreraiki zuen. Monasterioaren ondoan posad bat eraiki zuten, gerora hiri bihurtuko zena. 1550-1560 hamarkadetan, Pskov-Petxoriko monasterioa eta bere ostatua dorredun harresi batez inguratuak zeuden (azkenean, gotorleku hauek 1701ean berreraiki zituzten).
Monasterioa gotorleku garrantzitsua bihurtu zen Errusiako mendebaldeko muga defendatzeko. 1581 – 1582an, Eztebe Báthoryren armadak ezarritako setioari eutsi zion. 1611-1616an, monasterioak Jan Karol Chodkiewicz eta Aleksander Józef Lisowski buru zituen poloniar armadaren eta Gustavo II.a Adolfo buru zuen suediar armadaren erasoa uxatu zuen.
Pskov-Petxoriko monasterioak garrantzia galdu zuen 1700-1721eko Iparraldeko Gerra Handiaren ondoren. 1920 eta 1944 artean, monasterioa Estoniakoa izan zen.[1] Monasterioa, SESBeko gizonezkoen monasterio bakanetakoa izan zen, Petxorik, Estoniako lurraldea izanik, Bigarren Mundu Gerraren aurretik suntsipenetik salbatu ondoren. Sobietar garaian, Sampson Sievers errusiar mistiko ospetsua monasterioan bizi eta lan egin zuen.
Sobietar Batasuna erori zenetik monasterioa loratu egin da. Gaur egun, komunitateak 90 kide baino gehiago ditu, eta aszetismoaren tradizioari eutsi dio, duela gutxi Joan Krestiankin artximandritak adierazi zuen bezala. 2013an, monasterioak bere existentziaren 540. urteurrena bete zuen.
2011n, Tikhon Xevkunov artximandritak liburu bat argitaratu zuen- «Eguneroko santuak eta beste istorio batzuk»-, monasterioaren bizitza islatuz.[2] Milioi bat ale baino gehiago inprimatu eta 3 milioi ale digital baino gehiago saldu zituzten mundu osoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Introduction to Pskovo-Petchersky Monastery (Ingelesez)
- ↑ (Ingelesez) Kishkovsky, Sophia. (2012-10-31). «Russians See Church and State Come Closer» The New York Times.