Pterophyllum scalare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pterophyllum scalare
Freshwater angelfish biodome.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopterygii
OrdenaPerciformes
FamiliaCichlidae
LeinuaHeroini Heroini
GeneroaPterophyllum
Espeziea Pterophyllum scalare
(Schultze, 1823)[1]

Pterophyllum scalare Pterophyllum generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Cichlidae familian.


Izen arrunta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskalar arraina edo aingeru arraina. Nazioarteko scalar, escalare izenak euskaraz eskalar arraina ematen du. Beste hizkuntzetan erabiltzen den izenaren kalkoak euskaraz aingeru arraina ematen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain honi buruzko lehenengo berria, Europan, 1911. urtean izan zen, Brasilgo Tapajós ibaitik Alemaniara hainbat arrain esportatu zirenean. Alemaniara bidali ziren arrain horietatik, escalar arrain bikotea 75 $-etara saldu zen, baina inork ez zekienez haien sexua bereizten, ausaz, bi ale aukeratzen ziren. Urte batzuk igaro ziren eta 1934. urtean, bikote baten ugalketa lortu zen Europa, lehen aldiz.


1823. urtean, Martin Lichtensteinek Scalaris zeus izena eman zion Brasilen harrapatutako arrain bati, eta arrain hori Berlingo Museora eraman zen. Urte batzuk igarotakoan, Georges Cuvier-rek eta Achille Valenciennes-ek arrain bat hartu, eta Martinek harrapatutako arrain bera zela ez jakin gabe, Scalaris platax deitu zioten.


1840.urtean, Johann Jakob Hechelek ziklido hau deskribatu zuen berriz ere, Rio Negron espezie bat atzematean. Gaur egun, escalar, escalare, edo aingeru-arrain gisa ezagutzen da arrain mota hau.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklido hauek kolore eta forma anitz izan ditzakete, izan ere, 229 mota eskalar existitzen dira Afrikan, Hego Amerikan, Sri Lankan eta Indian zehar banatuta.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perun, Brasilen,Guyanan eta Kolonbian, hain zuzen ere, Ucayali, Solimões (Brasil) , Amazonas eta Esequibo (Guyana, Venezuela) ibaietan aurki dezakegu arrain hauen gehiengoa. Urtegi edo ibai lasaietan bizi dira, landaredi askoko guneetan eta haien habitatean ura oso gardena izaten da.

Bi metroko sakontasuna baino gutxiagoko ibaietan bizi dira, 30 - 60 metroko altuerako zuhaitzez inguratuta. Bizi diren ibaien ertzetan gramineo izeneko landareak daude, eta ur-emaria igotzen denean, landare hauek urpean geratzen dira. Haien artean, enbor eta zuhaitzetatik jauzitako adarrak daude, eskalar arrainek ezkutatzeko erabiltzen dituztenak.

Akuarioaren baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain taldekoiak dira eta akuarioan 5 gutxienez edukitzea komenigarria da, bestela depresio egoeran bizi dira maiz. Arrain hau oso gizartekoia da, eta beste arrain batzuekin bizi daiteke, espezie ezberdinekoak izanda ere. Dena den, kontuan hartu beharra dago orojalea denez, tamaina oso txikiko arrainekin egotea ez dela komeni, hauek jateko arriskua baitago.

Eskalarrei akuario altuak gustatzen zaizkie , bertikalean igeri egiten dutelako. Uraren tenperatura 24º - 26º C gradutara egon behar du. Haien habitateko uraren azidotasuna 6,0 - 8,0 pH-koa da, eta hobeezina 6,8koa da. Akuarioko uraren % 20a aldatu behar da hilabetero. Eskalar arrain batek 50 litroko bolumena behar du eroso bizi ahal izateko.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain orojaleak dira escalarrak. Elikadura egokiak garrantzia handia dauka haien ugalketan, hazkundean eta gorputzaren pigmentazioan. Bizirik dauden elikagaiak hobeak direla frogatuta dago, esate baterako, krustazeoak. Daphnia pulex Krustazeoarekin bakarrik elikatutako eskalarrak askoz errazago ugaltzen direla, eta errunaldietan arrainkume gehiago bizirik irteten direla frogatu da.

Hala ere, lehortutako elikagaiak ez dira haientzako txarrak, baizik eta kalitate baxuagokoak, hala nola koloretako ezkatak.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain hauen ugalketa nahiko neketsua da, baina ez da ezinezkoa. Arrain gazteek bikoteak sortzen dituzte eta normalean taldeko handiena izaten da menderatzailea, bikote hoberena lortzeko borroka egiten duena. Bikote bat sortu dela jakitea erraza da, berehala akuarioaren toki zehatz batean finkatzen direlako, eta lurralde txiki bat ( enbor, harri edo landareen artean ) babesten dutelako. Nahiz eta arrain hauek monogamoak izan arrain bakar batekin bikote bat eratzen dutelako, haien monogamia ez da oso zorrotza, arrek haien bikotea alde batera uzteko eta beste eme batekin ugaltzeko joera baitute.

Urtarrileko ur-emarien igoeraren ondorioz, eskalar arrainen bikoteak ugaltzen hasten dira. Emeak erditzeko zorian daudenean obiduktu bat ateratzen zaie, arrautzak jartzeko, eta arrei esperma-hodi bat. Bikoteko bi arrainen artean, arrautzak kokatzeko landare, harri edo enbor bat aukeratu eta garbitzen dute, arrautzak han jartzean erraztasunez ez zikintzeko eta lizunez ez betetzeko.

Emeak arrautzak jartzen ditu eta arrak intseminatzen ditu. Ziklido guztiak bezala, baldintza normaletan lasaiak izan arren, ugalketa garaian eta errunaldia zaintzean oso oldarkorrak dira. Ugalketa arrakastatsu bat nahi izanez gero, komenigarria da bikotea beste akuario txikiago batean baztertuta uztea, beste arrainekin arazorik ez egoteko, ugalketa garaian oso oldarkorrak baitira.

Emeak arrautzak jartzen ditu eta arrak intseminatzen ditu. Ziklido guztiak bezala, baldintza normaletan lasaiak izan arren, ugalketa garaian eta errunaldia zaintzean oso oldarkorrak dira. Ugalketa arrakastatsu bat nahi izanez gero, komenigarria da bikotea beste akuario txikiago batean baztertuta uztea, beste arrainekin arazorik ez egoteko, ugalketa garaian oso oldarkorrak baitira.

Arrautzak behin jarrita, oso garrantzitsua da ura 28 gradutan mantentzea eta garbi egotea, arrautzetan lizunik ez agertzeko. Arrautzen eklosioa 48h igarotakoan gertatuko da. Escalar arrainen kasuan, bikoteko bi kideek oso ondo zainduko du errunaldia, era agresiboan beste arrainen mehatxuren bat baldin badago. Lehenengo egunetan zehar, arrain jaioberriak arrautzei itsatsita biziko dira eta bitelo - zakuaz elikatuko dira, ez zaie janaririk eman behar. Bosgarren egunerako arrainkumeek aske igeri egingo dute, denek batera eta artemia izeneko krustazeoekin elikatu behar dira. Arrainkumeren bat taldetik bereizten bada, haien gurasoen batek ahoarekin hartu (ez beldurtu, ez dituzte jango) eta gainerako arrainkumeekin eramango du. Ohikoa da jaiotako arrainen kopuru handi bat hiltzea, eta kontu handia izan behar dugu ur-iragazkiarekin, potentzia handia izanez gero, arrainkumeak xurgatzea oso ohikoa baita.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El libro de todo el acuario (ISBN 84 - 86532 - 71 - X[2])
  1. (Ingelesez) FishBase
  2. (Gaztelaniaz)  El libro de todo el acuario ISBN 84 - 86532 - 71 - X .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pterophyllum scalare Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]