Teledenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Publizitatea eta teledenda telebistan» orritik birbideratua)

Teledenda izena salmenta zuzena bilatzen duen telebistako saioari deitzen zaio, momentukoa. Pertsonai famatuen presentzia edo aditu itxura duenaz baliatzen dira eta erakustaldi erakargarriak erabiltzen dituzte haien salmenta gauzatzeko. Saio hauek telebista-saio arrunten luzeera izan dezakete, ordu erdi ingurukoa. Normalean, desorduetan emititzen dira (goizaldean eta, orokorrean, audientzia eskaseko orduetan). Baina, gaur egun, badago teledenda egun osoan zehar emititzen duen katea: Marca TV. Kantar mediaren 2011ko datuen arabera,[1] salmenta programek ez dute audientzia handirik lortzen. Espainia mailan Teledendari denbora gehien dedikatzen dioten telebista kanalen artean, Marca TV (%32,2), Intereconomía (%25,5) eta 13 TV (%31) aurkitzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telenda antzeko infokomertzialak Ameriketako Estatu Batuetan hasi ziren zabaltzen, 1984an.[2] Urte horretan Federal Communications Commission publizitatearentzat zeuden mugak ezabatu zituenean; muga horiek hasieran 50. eta 60. hamarkadetan ezarriak ziren. Horrelako publizitate formulen garapenak Edward Valenti eta Barry Beecher publizitate-eragileen eskutik etorri ziren Ginsu izeneko aiztoak saltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]