Pucallpa[1] (kitxuaz: puka allpa; shipiboz: May Ushin, 'loi gorri') Peruko ekialdean dagoen hiria da, herrialde osoko hamargarren populatuena dena eta Ucayaliko departamenduko hiriburua. Kautxuaren sukarraren garaian asko hazi zen eta egun zurgintza eta turismo bere produkzio-jarduera nagusiak dira.