Puerto Maldonado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puerto Maldonado
hiria
PuertoMaldonado Plaza de armas3.jpg
Armen EnparantzaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaMadre de Dios
Peruko probintziakTambopata Province
Geografia
Koordenatuak12°36′0″S 69°11′0″W
Azalera85.183 km²
Altuera139
Demografia
Biztanleria85.024 (2017)
Green Arrow Up.svg27.989 (2007)
Informazio gehigarria
Sorrera1902

Puerto Maldonado Peru hego-ekialdeko hiria da, Madre de Dios departamentuko hiriburua, Madre de Dios eta Tambopata ibaien bilgunean kokatua. Amazoniako nukleo komertzial nagusietako bat da. Peruko Bioaniztasunaren Hiriburu titulu ofiziala du, departamentuko basoetan aurkitutako flora eta fauna erregistro garrantzitsuak direla eta. Eliza katolikoaren ikuspuntu hierarkikotik Puerto Maldonadoko Bikariato Apostolikoaren egoitza da.[1] 77.221 biztanle ditu, XII Biztanle Errolda, VII Etxebizitza Errolda eta III Komunitate Indigenen Erroldaren arabera (2017).[2]


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madre de Dioseko indigenak arahuakoekin batera etorri zirela uste da, duela milaka urte, gero etnia askotan banatuz. Gero inken eta espainiarren eragina jaso zuten.

Puerto Maldonado hiria 1902an sortu zuen gobernuko ordezkari Juan S. Villaltak; fundazioa uztailaren 10ean egin zen, gaurko Alde Zaharrean. Izena Faustino Maldonado esploratzailearen omenez jarri zitzaion, zeinak Madre de Dios ibaia esploratu zuen, Tambopata ibaiaren elkargunean zuhaitz handi batean bere izena grabatuz. Hamar urte geroago Madre de Dios departamendua sortu zenean, Puerto Maldonado hiriburu izendatu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Maldonadoko Nazioarteko Aireportua

Madre de Dios departamentua Peruko Amazoniako birjinena da, oihan eta paisaia ikusgarriekin. Geografia malkartsua eta mikroklima ugariak ditu, eta honek izaki espezie aniztasun handiarekin zerikusia du. Lurzorua oso emankorra da, eta nekazal ekoizpena Amazonetako gaztainan (Bertholletia excelsa) eta kautxuan oinarritzen da. Eskualdean hainbat tribu daude: garrantzitsuenak huarayo, mashco, piro, amahuaca, yaminahua, amaracae eta machiguenga izenekoak dira, eta kreoleekin harreman gutxi dute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Maldonadoren klima tropikal hezea da, urte guztian tenperatura altuekin, batez ere abuztu eta irailean (batzuetan 50 °C-rainoko sentsazio termikoarekin). Urteko bataz besteko tenperatura 25,4 °C-takoa da. Neguan, batzuetan "friaje" izenekoak etortzen dira: Antartikatik datorren haize hotz multzoak, tenperatura 10 °C azpira jaits dezaketenak.

30x30px  Puerto Maldonadoko bataz besteko parametro klimatikoak 30x30px
Hilea Urt. Ots. Mar. Apr. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe. Urtean
Tenp. max. abs. (°C) 36.7 36.0 36.5 36.6 37.0 38.7 39.2 40 42 41 40 39.5 42
Tenp. max. batez beste (°C) 30.9 30.7 31.0 30.7 29.8 29.0 29.6 31.2 32.0 32.0 31.6 31.1 30.8
Tenp. batez beste (°C) 26.2 26 26 25.5 24.3 23.2 23.2 24.5 25.4 26.2 26.4 26.2 25.3
Tenp. mín. batez beste (°C) 21.4 21.2 20.9 20.3 18.8 17.4 16.8 17.8 18.8 20.4 21.1 21.3 19.7
Tenp. mín. abs. (°C) 15.0 14.0 13.0 11.5 7.0 7.0 4.5 7.4 4.7 13.0 13.0 15.5 4.5
Euria (mm) 342.6 333.4 274.9 154.2 105.5 57.6 56.8 63.3 98.1 164.4 236.9 279.3 2167
Hezetasun erlatiboa (%) 78 80 79 78.5 76 74 70 71 73.5 75 76.5 77 75.7
Iturria: SENAMHI[3]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazonetako gaztaina

Garai kolonialean eta Errepublikan ere, XIX. mende bukaera arte, Puerto Maldonadoren aktibitatea ustiapen extraktiboa izan zen, garaian garaiko gorabeherekin (Europako ziklo ekonomikoekin lotuak). Ustiapen garrantzitsuena kautxoa izan zen, eta XIX amaiera aldera cascarilla edo quina (Croton eluteria), malaria tratatzeko botiketarako. Baita kautxu zuhaitza, zura, gaztaina eta urrea ere.

1940ko hamarkadan, Bretton Woodsen akordioaren ostean urre-bilatzaileak erakarri zituen; honek errepide berri bi eraikitzea ekarri zuen, bata Puerto Maldonadora (Madre de Dios haran barrenean) eta bestea Shintuyara (Madre de Dios haran goienean).

Gaur egun, Madre De Diosen hiru jarduera ekonomiko dira nagusi:

  • Ustiapen extraktiboak: urrea, zura eta gaztaina. Urreari dagokionez, meatzari gehienak legez kanpo aritzen dira; hori dela eta, departamenduak ez du haien aktibitatearengatik zerga zuzenik jasotzen; bai zeharka, haiek herrietan erosten dituzten gaiengatik (mantak, palak, pikotxak, zilarbizia, linternak...).
  • Nekazaritza eta abeltzaintza: errepideen eta ibai nagusien inguruan.
  • Kontserbazioa: indigenei lotutako herriak, ekoturismoa eta area natural babestuak.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik errepide asfaltatua dago Brasileko mugaraino (Cuscotik Iñapari-raino). Puerto Maldonadotik igarotzen den bide hau Carretera Interoceánica izendatu da, eta  interesgune askotara heltzea erraztu du.

Puerto Maldonadoko Nazioarteko Aireportua (Joseba Aldamiz-Etxebarria misiolari lekeitiarraren izena duena) helmuga garrantzitsua bihurtu da turismo ekologikoak erakarritako bisitarientzat.

Pertsona ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carlos Fermín Fitzcarrald, Ancash-eko kautxu-nekazaria eta esploratzailea, artean Maldonado zeritzan herriaren fundatzailea. Gaur haren izena daraman istmoa aurkitu zuen.
  • José Álvarez Fernández, Madre de Dioseko oihan birjineko biztanleak kristautzen aritu zena. Sociedad Geográfica De Lima erakundearen kidea.[5]
  • Faustino Maldonado Ruiz esploratzailea. Cuscotik aterata, Madre De Dios ibaia esploratu zuen benetako ubidea aurkituz.
  • Ernesto Rivero, Madre De Dioseko lehen biztanlea.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Maldonado hiriak ospitale hauek ditu:

  • "Hospital I De Apoyo" delakoa, Santa Rosa Ospitala izenez ezagunagoa.
  • ESSALUD Víctor Lazo Peratta Ospitala.

Hortaz gain, osasun zentro sare bat du hirian zehar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]