Pulpiko geoda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pulpiko geoda bezala deitzen dena, Almeriako probintziako Pulpi herritik gertu aurkitutako geoda erraldoi bat da. 1999ko abenduan aurkitu zuen Madrileko Talde Mineralogistak.

Egundaino, datatu den geodarik handiena da. Mundu mailako fenomeno bihurtzen dute bere dimentsioek, baita bere barnean dituen igeltsu kristalen gardentasun eta akatsgabetasunak ere. Kristalek, bi metroko luzerara hel daitezke.

10.7 m³ko bolumen huts bat betetzen du (8 metroko luzera, 1,8ko zabalera eta 1,7ko garaiera) eta 50 metroko sakoneran dago, Pilar de Jaraviako berun meatzean, Agilongo mendilerroan, Pulpi udalerrian, itsasoaren mailan eta kostalde lerrotik 3 kilometrotara.

Onil forma du, zatirik estuenak, L forma duelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]