Pultsu (kirola)
Itxura

Pultsua, pultsua egin edo pultsu lehia, bi lehiakidek elkar lehiatzen diren indar kirol bat da.
Pultsuan bi lehiakide mahai baten alde banatan jarri eta beren besoakahaian ezarriz, bi beso horietako eskuak elkartzen dituzte, orduan behin epaileak pultsua hasteko agindua ematean, lehiakide bakoitzak bere ukalondoa mahaitik mugitu gabe, arerioaren besoa bere alderuntz indarrez erakartzen ahalegintzen dira.
Lehia arerioaren eskuak bere aldeko mahaiaren zorua edo kuxina ukitu araztea lortzen duen lehiakideak irabazten du. Pultsuaren helburua bi lehiakidetako zeinek besoan indar gehien duen zehaztea da.
Kirol hau lehiakideek beren besoekin egiten duten indar handiarengatik ezaguna da, bereziki bizeps, sorbalda eta besaurre atalekin.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Over the Top (1987)