Punsalmaagiyn Ochirbat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Punsalmaagiyn Ochirbat

1. Mongoliako presidentea

1990eko martxoaren 21a - 1997ko ekainaren 20a
← baliorik ez - Natsagiin Bagabandi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZavkhan probintzia1942ko urtarrilaren 23a (82 urte)
Herrialdea Mongolia
Lehen hizkuntzaMongoliera
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg Mining University (en) Itzuli
HizkuntzakMongoliera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mongoliako Herri Alderdia

Punsalmaagiyn Ochirbat (mongolieraz: Пунсалмаагийн Очирбат; Tudevtey, Dhavhan Aymag, 1942ko urtarrilaren 23a) mongoliar politikaria da.

Meatzari-familia bateko semea zen, eta meatze-geologia eta ingeniaritza ikasi zuen Leningraden (SSBB), bere herriko gobernuaren diru-laguntzari esker; 1975ean doktoregoa lortu zuen. 1966an Industria Erauzleen ministerioko teknikari izatera iritsi zen, eta 1972an, Mongoliar Herriko Alderdi Iraultzaileko kide zela -alderdi komunista eta Mongoliako bakarra-, diputatu hautatu zuten Parlamentuan. 1976an Meatze Erauzketarako ministro espezialistaren mailara igo ondoren, 1985ean Ekonomia Erlazioetarako Estatuko Batzordean sartu zuten, eta bi urte geroago bertako presidentetza hartu zuen. Garai hartan bertan (1987-1988) Gorbatxovek, Sobietar Batasuneko buruak, herrialde komunistei sistema eraberritzeko proposamena egin zienean (perestroika), Mongoliako buruzagiek demokraziaranzko bidea hartzea erabaki zuten, eta Ochirbat aukeratu zuten trantsizioa bideratzeko buru. 1990ean, Jambyn Batmunkek utzitako alderdiko idazkari nagusiaren kargua eta errepublikako presidentetza hartu zituenean, hauteskunde nagusiak deitu zituen. Alderdi Ofizialistako hautagai gisa aurkeztu zen, eta Mongoliako Herri Errepublikako presidente aukeratu zuten gehiengoz. Aurreko agintaldiko eskema sozioekonomiko berekin jarraitu zuen agintzen, eta kanpo-politikari dagokionez, 1992an, Sobietar Batasuna desegitean, Txina eta Ipar Korearekiko hurbilpena bultzatu zuen. 1993ko presidentetzako hauteskundeetan berriz ere hautatu zuten, baina 1997an Natsagiyn Bagabandi komunista ohiak lortu zuen lehendakaritza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]