Puntu isoelektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimika eta biokimikan, puntu isoelektrikoak molekula batek karga elektriko netorik ez duen pH-aren balioa adierazten du.[1] Puntu isoioniko ere deitzen zaio, eta pI sinboloaz adierazten da.[2] Substantzia kimiko bakoitzat bere puntu isoelektrikoa du, proteinak barne. Adibidez, hemoglobinaren pI 6,8koa da eta seroalbuminarena 4,9.[1] Puntu isoelektrikoak ahalbidetzen du proteinak isoelektroenfokatze teknikan bereiztea, pH gradiente bat erabiliz.

Aminoazidoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aminoazido bat bi eratera izan daiteke elektrikoki neutroa: talde guztiak neutralak dira (ezkerrean) ala barne-kargak kantzelatu egiten dira (eskubian, zwitterion forma).

Aminoazido guztiek dute azido karboxiliko talde bat (–COOH) eta amino talde bat (–NH2). Disoluzio akuosoetan, azido karboxiliko taldeak protoi bat galtzea du karboxilato ioi bilakatuz (–COO) eta amino taldeak berriz protoi bat irabazi amonio ioi bilakatuz (–NH3+). Bi talde hauek pH-aren araberakoa den oreka kimiko bat osatzen dute beraien forma protonatu eta ez-protonatuaren artean. Oreka hau kuantitatiboki adierazten da pKa-rekin, pH-aren balioa non forma protonatua eta ez-protonatuaren molartasunak baliokideak diren.

Aminoazido guztien pKa-k 1,8–2,4 bitartean daude azido karboxilikoentzat eta 8,1–10,6 bitartean amonioarentzat. Izaki bizidunen ehun eta zeluletako pH-ak ia neutroak direnez, karboxilato eta amonio taldeak izango dira nagusi, zwitterion forma ugariena eginaz aminoazido askeetan.

Albo-kateak neutroak direnean, puntu isoelektrikoa bi pKa hauen batez-bestekoa bezala definitzen da.

Adibidez, glizinaren pKa1 2,34 denez eta pKa2 9,60, orduan pI 5,97 izango da, zwitterion forma ugariena denean adierazten duelarik. Azido aspartiko, azido glutamiko, lisina, arginina, eta histidinaren kasuan albo-katea ere ionizagarria da, pKa3-az deskribatua. Kasu hauetan, albo-kate azidoetan puntu isoelektrikoa pKa1 eta pKa3-ren bataz bestekoa da, eta basikoetan pKa2 eta pKa3-rena.

Aminoazido kodifikanteen balioak[2]
Aminoazidoa Albo-katea pKa1 pKa2 pKa3 pI
Glizina Neutroa 2,34 9,60 5,97
Alanina Neutroa 2,34 9,69 6,00
Balina Neutroa 2,32 9,62 5,96
Leuzina Neutroa 2,36 9,60 5,98
Isoleuzina Neutroa 2,36 9,60 6,02
Metionina Neutroa 2,28 9,21 5,74
Prolina Neutroa 1,99 10,60 6,30
Fenilalanina Neutroa 1,83 9,13 5,48
Triptofanoa Neutroa 2,83 9,39 5,89
Asparragina Neutroa 2,02 8,80 5,41
Glutamina Neutroa 2,17 9,13 5,65
Serina Neutroa 2,21 9,15 5,68
Treonina Neutroa 2,09 9,10 5,60
Tirosina Neutroa 2,20 9,11 5,66
Zisteina Neutroa 1,96 8,18 5,07
Azido aspartikoa Azidoa 1,88 9,60 3,65 2,77
Azido glutamikoa Azidoa 2,19 9,67 4,25 3,22
Lisina Basikoa 2,18 8,95 10,53 9,74
Arginina Basikoa 2,17 9,04 12,48 10,76
Histidina Basikoa 1,82 9,17 6,00 7,59

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Lehninger, Albert: Bioquímica Ed. Omega, 1978, 166 orr. ISBN 84-282-0211-7
  2. a b (Ingelesez) Hunt, Ian. Isoelectronic point, pI. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]