Edukira joan

Pupi Legarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pupi Legarreta
Bizitza
Jaiotza1940ko otsailaren 23a
Herrialdea Kuba
HeriotzaFiladelfia, 2023ko uztailaren 2a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerakkonpositorea eta musikaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuabiolina
DiskoetxeaFania Records

Musicbrainz: 54da9bcc-21b7-4bbb-9b57-d20699761732 Discogs: 2130434 Allmusic: mn0000858087 Edit the value on Wikidata

Félix “Pupi” Legarreta (Cienfuegos, 1940ko otsailaren 23a - Filadelfia, Pennsylvania, 2023ko uztailaren 2a) biolinista, flautista, abeslari, konpositore, moldatzaile eta orkestra-zuzendari kubatarra izan zen, Fania All-Stars taldekoa, eta New Yorkeko eragin latindarreko ia orkestra guztietan lan egin zuen.[1] Alfredo de La Fe-rekin batera, biolina jotzen zuen Faniako artista nagusietako bat zen.

Felix 1940an jaio zen, Cienfuegosen, Kuban.

"Pupi" ezizena, Legarretaren beraren hitzetan, aitak eman zion, artean oso txikia zela. Hala ere, ingelesez Puppy esaten zaie txakurkumeei, eta, beraz, haren ezizena bitxia izan zen beti Estatu Batuetan.[2]

Musikan hasi aurretik, Felix zurgin ebanista izan zen, umetatik betetzen zuen ofizioa. Gero bizargin izaten ikasi zuen, eta hala aritu zen, harik eta bere lagun batek musika eskola batean sartzen lagundu zion arte.[2]

"Pupi" 12 urterekin hasi zen biolina jotzen, Orquesta Sensación taldean. [2] Uharteko taberna eta klubetan ere jotzen zuen. Hala ere, 1959an, Fidel Castro boterera iristearekin batera, Legarreta AEBetara aldatu zen.[3]

Chicagon Orquesta Nuevo Ritmo de Armando Sánchez orkestrarekin bat egin zuen, eta New Yorken gaueko eszena latinoan jotzen zuen. 1960ko hamarkadan, Fania All Stars taldeko kideak ezagutu zituen.[3] 1964an batu zen orkestrara.

2023ko uztailaren 3an, arratsaldeko orduetan, 'Pupi' Legarretaren familiak komunikatu bat igorri zuen, maisua bezperan Filadelfian (AEB) hil zela esanez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Pupi Legarreta» Discogs.
  2. 1 2 3 «PUPI LEGARRETA» Vintage Music.
  3. 1 2 Barbosa, Nikk. (11 de febrero de 2013). «Revista Digital y Cultural La SALSOTEKA: biografia de Felix “Pupi” Legarreta» Revista Digital y Cultural La SALSOTEKA.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]