Edukira joan

Putin khuilo!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ultrak Putin khuylo oihukatzen.

Putin khuilo![1] edo Putin – khuylo![2] (errusieraz: Путин – хуйло!, ukraineraz: Путін – хуйло!) Vladimir Putin iraintzeko erabiltzen den eslogan politikoa da. Putin kirtena! edo Putin astazakila! euskal itzulpenak izan litezke. Khuilo hitza irain larria da.

Ukrainan sortu zen eslogana, FC Metalist Kharkiv eta FC Shaktar Donets taldeetako hooliganek 2014an batera abestu zutenean[3], Errusia-Ukraina gerraren hastapenarekin bat[4]. Esaldia ohikoa da protesta kantuetan eta graffitietan: halaber, oso erabilia da Ukrainan Errusiaren aurka erabiltzeko, zein Errusian Vladimir Putinen aurkari politikoen artean.

Хуйло iraina modu askotan transliteratzen da, gehienetan huilo, huylo, khuilo edo khuylo. Haren muinean хуй izena dago, khui, hitzez hitz zakil esan nahi duena, bai errusieraz bai ukraineraz. -lo atzizkiak irain bilakatzen du. Itzulpena astazakil izan liteke, baina errusieraz termino askoz iraingarriagoa da[5]. Batzuetan, bokal guztiak kenduta ere idazten da, azkena salbu: птн х̆ло (ptn kh̆lo).

Putin hello[6] edo Khutin puilo[7] moduan ere erabili da.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-01-09).
  2. (Ingelesez) Walker, Shaun. (2014-06-15). «Ukraine minister's abusive remarks about Putin spark diplomatic row» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-01-09).
  3. (Ukraineraz) «Украинские ультрас: глобальное перемирие» Українська правда. Життя (kontsulta data: 2025-01-09).
  4. (Ukraineraz) «“Слуга народу” в Росії: після вирізаного жарту про Путіна серіал зняли з ефіру» Українська правда (kontsulta data: 2025-01-09).
  5. (Ingelesez) Reporter, Brendan Cole Senior News. (2022-04-29). «'Putin Huylo' Meaning as Phrase Becomes Rallying Cry for Ukraine Support» Newsweek (kontsulta data: 2025-01-09).
  6. (Errusieraz) «Песня "Путин, hello" группы "Телери" взорвала интернет (видео)» Подробиці 2014-05-06 (kontsulta data: 2025-01-09).
  7. (Errusieraz) Михно, Ирина. ««Пьяная вишня», «Гасова Лямпа», «Усадьба бачевских» и «Хутин-пуйло». Крутые бары Львова, в которых нужно пить» Holiday.by 2016-07-13 (kontsulta data: 2025-01-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]