Puzker erretze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puzker erretzea

Puzker erretzea puzkerrak botatzean uzkitik kanporatzen diren gasak nahita erretzean datzan jarduera da. Gizabanako batzuk ekintza barregarritzat hartzen badute ere, oso arriskutsua da larruazalean sor ditzakeen erredurak direla eta.[1]

Puzkerrak hainbat gasez osatuta daude, horien artean nagusitzen dira oxigenoa (O2), nitrogenoa (N2), karbono dioxidoa (CO2), hidrogenoa (H2), metanoa (CH4) eta hidrogeno sulfuroa (H2S).[2] Gas nagusien artean, hidrogenoa eta metanoa sukoiak dira.

Puzkerra erretzean sortzen den sugarraren kolorea koloneko gasen konposizioaren arabera aldatzen da. Sugarrak urdinak izan ohi dira. Hala ere, horiak edo laranjak ere izan daitezke. Gar urdinagoek metano kantitate handia adierazten dute. Hortaz, hidrogeno kantitatea igo ahala garrek horirantz joko dute.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Ford, Jez. (2023-07-04). «Is it dangerous to ignite your farts?» Science Illustrated (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  2. a b Lopez-Gazpio, Josu. (2020-07-08). «Puzkerren kimikari buruzko eguneraketa» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  3. Alkorta, Janire. (2022-07-12). «Iritzi artikulua: Pirritx, Porrotx eta Parrat» Uztarria (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]