Pyhä-Häkki Parke Nazionala

Koordenatuak: 62°50′44″N 25°28′21″E / 62.84556°N 25.47250°E / 62.84556; 25.47250
Wikipedia, Entziklopedia askea
62°50′44″N 25°28′21″E / 62.84556°N 25.47250°E / 62.84556; 25.47250
Pyhä-Häkki Parke Nazionala

Antzinako oihana.
KokalekuaSaarijärvi, Erdialdeko Finlandia
 Finlandia
Azalera13
Sorrera1956
Bisitari-kopurua14.500 (2007)
ArduradunaMetsähallitus

Pyhä-Häkki Parke Nazionala (finlandieraz, Pyhä-Häkin kansallispuisto) Erdialdeko Finlandia eskualdean dagoen parke nazional txiki bat da. Hain zuzen, herrialdeko bosgarren parke nazional txikiena da, zehazki, 13 km²-ko azalera baino ez duelako. Biztanle dentsitate handiko eremu batean dago, besteak beste, Jyväskylä eta Saarijärvi hirietatik hurbil. Bertako baso zaharretan aurki daitezkeen hegazti, intsektu eta landare bereziengatik da ezaguna parke nazional hau [1].

1956. urtean sortu zen bertako natura berezia babesteko eta Finlandian eratu ziren lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako zingirak nekazaritzarako oso hezeak direnez eta inguruan ibai handirik ez degoenez egurrak garraiatzeko, ingurune hau gizakien interestik kanpo iraun du betidanik. 1912. urterako bertako basoak babesturik zauden Pyhä-Häkki Erret Parkea izenpean eta, nahiz eta, parke nazional bihurtzeko proiektua 1938rako prest izan, gerren ondorioz, proiektu hau ez zen 1956. urtera arte gauzatu [2].

2004. urtean parke nazionalaren ikurra izan zen 500 urteko zuhaitza hil egin zen, dena den, erorketarekin batera, parkeko gainontzeko bizilagunen elikagai bihurtu zen; zuhaitz zahar berriak ia 400 urte dauzka. Gaur egun, gutxi gorabehera 15.000 naturazalek bisitatzen dute parkeko antzinako oihanak.

Tengmain hontza.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pyhä-Häkki eremua gizakion eraginetik kanpo izan da betidanik, dena den, biztanle dentsitate handiko eremu batean dago, Äänekoski, Jämsä, Jyväskylä eta Saarijärvi hirietatik hurbil. Hego Finlandiako baso zaharrenak hemen aurki daitezke; 250 urte baino gehiagoko zuhaitzen kopurua oso handia da eta aurkitu diren zuhaitz zaharrenak XVI. mendekoak dira. Hain zuzen, dortoken oskolaren antzeko azala duten pinuek 200 urte baino gehiago dauzkate, eta azal gogor horri esker, 500 urte gehiago bizi daitezke. Guztira, 44 sute izan dira baso honetan 1508. urtetik; aipatzekoa da 1858ko udara beroaren ondorioz izan zen sute bizia, ia oihan guztia erre zuena. Dena den, ereduzko zaintzari esker, azken urteotan ez da suterik izan; azkenekoa, 1921. urtean izan zen [3].

Azalera guztiaren erdia, aipatutako basoek osatzen dute, baina beste erdia eremu zingiratsuek osatzen dute. Zingiretan bizi diren habitat desberdineko animalia eta landareak, bertako ekosistema aberatsaren erakusgarri dira.

Fauna eta Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta intsektuak diren parke nazioneko biztanle ugarienak, ugaztun txiki asko aurki ditzakegu; hala nola, egur-lemingak, ekialdeko ur-arratoiak, erbinude zuriak, igarabak, katagorriak, lepahoriak eta lur sagu gorriak. Bertako harrapari nagusiak azeri gorriak dira, izan ere, Finlandia osoan ohikoak diren hartz arreak edo baso gazteetako eta zingiretako hosto urtsuez elikatzen diren altzeak ez dira parke honetako biztanle arruntenak. Urlehortarren artean, aipatzekoak dira apo arruntak, eta narrastien artean aldiz, europar sugegorriak [4].

Intsektuez gain, animalia espezie ugariena hegaztiena da, izan ere, hildako eta eroritako zuhaitz zaharrak habia eta janleku apartak dira. Hegazti ohikoenen artean, amilotx mottodunak, amilotx urdinak, basoetako gerri-txoriak, basoilarrak, eskandinaviako lagopodoak, euli-txori beltzak, kaskabeltz handiak, zingiretan ibiltzen diren kuliska pikart, zuri eta kurriloak, landa-amilotxak, larreoiloak, lira-oilarrak, doinu ederra duten mendi-erregetxoak, mozolo txikiak, parke nazionalaren ikur diren okil beltz, handi eta hiruatzak, tengmain hontzak, txio horiak, txonta arruntak, urtero Afrikatik iristen diren uda-txirtak, uraleko eta laponiako urubiak eta aurkitzen zailak diren urretxindor pikartak daude [5].

Amilotx urdina.

Oihan zahar ospetsuak osatzen dituzten zuhaitzak urki zilarkara eta iletsuak, lertxunak, haltz beltzak, pinu gorriak, izei gorriak eta ahuntz sahatsa dira. Aipatzekoak dira, azkenik, urtero milaka biltzaile erakartzen dituzten perretxiko eta onddoak.

Ibilbideak eta Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markatuta bide-sarea luzea da. Oinezkoentzako eta eskiatzaileentzako diren ibilbideak bi dira: oihan zaharretik doan 3 km-ko Mastomäki Basabidea eta kanpoko zingiretatik doan eta 6,5 km-ko luzera duen Kotajärvi Basabidea. Bertako bideetan, parke nazionaleko zuhaitz zaharrena izan zen eta zuhaitz zahar berria den pinuak ikus daitezke [6].

Parke nazionalera iristeko Valtatie 4 edo 13 autobideetatik edo Kantatie 77 errepidetik joan beharra dago. Dena den, Saarijärvi hiriraino iritsita parke nazionalera iristea erraza da bertako seinaleei esker. Garraio publikoa erabili nahi bada, Saarijärvi eta Viitasaari hirien artean dabiltzan autobusei buruzko informazio lor daiteke Seitseminen Bisitarien Gunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]