Edukira joan

Pyracantha coccinea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyracantha coccinea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaPyracantha
Espeziea Pyracantha coccinea

Su-elorria (Pyracantha coccinea) Rosaceae familiako eta Pyracantha generoko zuhaixka-landare bat da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pyracantha : grezierazko hitzetik eratorria: pyr "sua" eta akantha "arantza" fruituak eta arantzak duten ezaugarriak deskribatuz. [1]
  • coccinea : latinezko epitetoa, "gorri gorria" zentzuan [2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cotoneaster generoaren itxura antzekoa du eta harekin nahastu daiteke, baina Pyracantha generoak hosto zorrotzak ditu eta arantzaduna da.

Su-elorriaren loreak

Zuhaixka iraunkorra edo erdi- iraunkorra, 1,5 eta 2 metroko altuera oro har, enborra gris-marroi kolorea, adar arantzadunak eta korapilatsuak. Hostoak larrukarak, peziolodunak eta gainaldea distiratsua.

Lore asko ditu, zuriak, horia argi, txikiak, lukuak, eta bost petalo biribil ditu . Fruitua uda bukaeratik udazkenera ateratzen da; kolore gorria, laranja edo horia eta udazkenean eta neguan ere adarrean jarraitzen dute. Propietate astringenteak ditu eta hegazti askoren janaria da; fruituak egosi daitezke, gelatinak eta marmeladak egiteko.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hegoaldetik Asiako mendebaldera. Naturalizatu egin da eta munduko hainbat lekutan apaingarri moduan landatzen da. [3]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Max Joseph Roemerek Mespilusa deskribatu zuen, Familiarum Naturalium Regni Vegetabilis Monographicae liburuan , vol. 3, p. 219-220, 1847. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pyracantha coccinea Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pyracantha coccinea